Goizuetako Kultur Taldeak eta Euskara Mankomunitateko euskara zerbitzuak urtean behin argitaratzen dute Xapo aldizkaria. Euskara, kultura, Goizueta eta Goizuetako herrigintza lantzen ditu aldizkariak, eta herriko etxe guztietan banatzen da.
2013ko zenbakiak hainbat jakingarri jaso ditu, ohiko ataletan nahiz zenbaki honetarako bereziki sortutako lanetan. Aldizkaria webgune honetan bertan (www.iparmank.org) eskura daiteke, pdf formatuan, argitalpenak atalean.
Berria. Ereiaro
Mikel Peruarena Ansa
Nafarroako euskaltegi publikoetan ere, murrizketak
Langile publikoei euskara ikasteko laguntzak eta ordaindutako baimenak gutxitzen ari da Nafarroako Gobernua. Ordezkapenak egiteko diru funtsak murrizten ari denez, euskara ikasteko baimenak hartzeko aukerak urritu dizkie langileei; salatu dute euskara ikasteko baimen eskaerak ukatzen ari dela gobernua. Euskarabidea arduratzen da langile publikoak euskaratzeko ikastaroez, eta ikasleen kopurua «nabarmen» jaitsi dela ziurtatu dute hango langileek. Baina Nafarroako Gobernuaren beste euskaltegi publikoan ere, Zubiarten, nabaritu dituzte murrizketak. «Matrikulazioak eten gabe egin du gora» Zubiarten, langileen esanetan, 2002an sortu zenetik. Lau langile kaleratu nahi dituzte, ordea.
Euskara Mankomunitateak, Leitzako Udalak eta eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak urtero antolatzen dituzte, uztailean zehar, haurrentzako Haur Txokoa eta Tailerrak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrek eman dezakete izena, eta astebeteko 4 txanda antolatzen dira. Jardueren kudeaketa Dindaia fundazioak egiten du, eta bertako begiraleak arduratzen dira ekintzak planifikatu eta gauzatzeaz.
Izena emateko epea maiatzaren 31n ireki zen, ekainaren 7an bukatuko da, eta 012 zenbakira deitu behar da horretarako. Izen-ematearen inguruko argibideak eta jarraibideak euskara zerbitzuan, gizarte zerbitzuan edo Leitzako udaletxean eska daitezke.
Euskarari arnasten jarraitzen laguntzeko, Uema Eguna ospatuko dute ekainaren 8an, Aramaion
Irati Sarasua Arabaolaza Donostia
Goizuetan (Nafarroa) egin zuten iaz Uema Eguna. / JON URBE / ARGAZKI PRESS
«Aire berria eskaini nahi diogu euskarari». Aldarri hori oinarri hartuta antolatu dute aurtengo Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Eguna. Aire berria euskarari! lelopean, ekainaren 8an, Aramaio (Araba) izango da euskaldunen elkargune, Uema Egunean. «Arnasguneek airea behar dute bizitzeko, aire berria», esan dute Uemako kideek. XXI. mendean «oraindik» euskarak duen egoera ikusita, «hizkuntzak geroan duen garrantzia aitortu» eta bide horretan lagundu behar dute herritarrek eta erakundeek, Uemako lehendakari Maren Belastegik atzo egindako aurkezpenean adierazi zuenez.
Urtero egiten duen bezala, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eskualdean ziurtagirien ebaluazioa eginen du. Elkarteko teknikari bat Leitzan, Goizuetan eta Areson ziurtagiria dutenekin elkartuko da, urteko ebaluazioa eginen dute, eta Elkarteak oniritzia eman eta ziurtagiriduna ados egonez gero, ziurtagiria berrituko dute
Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratuta, MENDAUR bildumaren barruan Nafarroako ipar-mendebaldeko hizkeren egitura geolinguistikoa liiburua argitaratu da. Liburua Amaia Apalauza Ollok idatzi du, EHUko unibertsitatean aurkeztu zuen tesi-lanean oinarrituta
Berria.info »
2013-05-16
Hizkuntza gutxituek babesa eskatu diote Unescori Parisen
Frantziak hiztunen eskubideak zapaltzen dituela salatu dute, eta hizkuntza gutxituak ez daudela demokrazia egoeran
Martxoak 31 kolektiboko kideek salaketa nazioartera eramateko erabakia agertu dute
Aitor Renteria Baiona
Euskal Herriko, Alsaziako, Bretainiako, Kataluniako, Korsikako eta Okzitaniako ordezkarien elkarretaratzea, atzo, Unescoren egoitzaren aurrean. / BERRIA
Espainiako Estatuko abokatuak helegiteak jarri dizkie Anoeta eta Lezoko udalei, legea urratu dutelakoan euskara irizpideekin