Goiburuko tituloa
seaska.jpg

Frantziari euskara hil nahi izatea leporatu dio Seaskak


Aitor Renteria Baiona (BERRIA 2013-10-17)

Baionako Suprefetura aitzinean lurrean etzanik egin dute protesta, eta Frantziari ikastolen heriotza eragitea leporatu



Konstituzio Bateragarritasunaren Galdera eginen du Seaskak, eta mobilizaziora joko

 

uema_logoa.jpg

UEMAk bilera egin du Bil Gaiten mugimenduko ordezkariekin


UEMAk udalerri euskaldunak batu eta euren arteko elkarlana sustatu nahi du, hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatzeko. Bide horretan, eta Ipar Euskal Herrian ere udalerri euskaldunak badirenez, bertako eragileekin lehen harremanak egiten hasia da Mankomunitatea. Horrela, Ipar Euskal Herriko Kontseiluko ordezkariekin egindako lehen bilerari urrats politikoa gehitu zaio Bil Gaitenekin egindako bilerarekin.

bertsolari-txapelketa-nagusia.png

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipen ikastaroa Leitzan


Leitzako bertso-eskolak 2013. ikasturteko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egiteko ikastaroa antolatu du.

Bertso-eskolak deia egin du bertsolari txapelketako saioak eta saioetako gorabeherak oro har jarraitu nahi dutenak elkartu eta elkarrekin horren guztiaren segimendua egiteko.

nafarroaoinez-013.jpg

Nafarroa Oinez


 Nafarroa Oinezko autobusa aterako da Lekunberri, Jauntsarats eta Larraintzartik. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 16a arte.

arnasguneen-tailerra-goizuetan.JPG

Arnasguneen tailerretako lehendabiziko saioa egin da Goizuetan


Urriaren 8an egin da Goizuetan Arnasguneen Tailerretako lehendabiziko saioa. Kontseiluak bultzatutako dinamikaren barruan, UEMAk, Goizuetako Udaleko euskara zerbitzuak eta Goizuetako Kultur Taldeak deituta, herriko zenbait eragile eta euskaltzale elkartu ziren arnasguneen ideiaren inguruan gogoeta egiteko.

Leitzan Irakurle Taldea sortzeko deialdia


Leitzako liburutegiak, Leitzako Kultur Taldeak eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko euskara zerbitzuak irakurle taldea sortzeko ekimena jarri dute abian.

arnasguneak.png

Arnasguneen inguruko tailerra Goizuetan, urriaren 8an eta 23an, UEMAk, Goizuetako Kultur taldeak eta euskara zerbitzuak antolatuta


Goizuetako kultur taldeak, euskara zerbitzuak eta UEMAk Arnasguneen inguruko tailerra antolatu dute. Euskararen arnasguneen inguruko gogoeta eginen da bertan, Goizuetako egoerari erreparatuko zaio bereziki, eta arnasgune gisa sendotzeko eta aurrera egiteko bideak eta baliabideak landuko dira.

Euskara teknikarien ordezkapenak egiteko kontratazio-zerrenda osatzeko deialdia


Nafarroako hainbat udal eta mankomunitatek lan-poltsa osatzea adostu zuten hitzarmen baten bidez, beharrezko gertatzen denean euskara teknikarien ordezkapenak egiteko. 2013ko irailaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean lan-poltsa hori berritzeko deialdia argitaratu da. Bertan jaso dira deialdiaren inguruko xehetasun guztiak. Lotura honetan ikus daiteke:

Euskara teknikarien lan-poltsa