Goiburuko tituloa
gizarte-zerbitzua.jpg

Udalek egindako eskaeraren ondorioz, Nafarroako Gobernuak gizarte zerbitzuek erabiltzen duten SIUSS programa euskaratuko du


Uda aldean Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen proposamen baten ondoren, Nafarroako hainbat udalek eskaera idatzi bana egin zioten Nafarroako Gobernuari SIUSS programa euskaraz ere eskain zezan. Udazkenean jakinarazi dute Nafarroako Gobernuaren ordezkariek programa euskaratzera bidalita dagoela.

 

beraliburutegia.jpg

Euskara kontutan ez hartzeagatik Berako liburuzain lanpostua hautatzeko prozesua errepikatzera behartu du Lurralde Auzitegiak Nafarroako Gobernua


Iturria: www.uema.org

Nafarroako Gobernuak Berako liburuzain lanposturako euskara ezagutzarik ez eskatu izana auzitara eraman zuen Berako Udalak. Joan zen uztailean egin zen epaiketa, eta Nafarroako Lurralde Auzitegiak urriaren 30ean jakinarazi zuen sententzia.

azaro-kulturala-2013.jpg

Goizuetako Azaro Kulturala. 2013


Urtero bezala azaroa ekitaldiz eta ikuskizunez betea heldu da Goizuetan. Aurtengo azaro kulturalak egitarau aberatsa eta interesgarria dakar, hilaren 8an hasi eta 30ean bukatuko dena.

Azaro kulturaleko egitarauaren antolatzaileak Goizuetako Kultur Taldea, Umore Ona elkartea, Gazte Asanblada, Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Berdintasun batzordea dira, eta Goizuetako Udala dute laguntzaile.

Hitzaldiak, erakusketak, bertso-saioak eta lehiaketak, ikastaroak eta tailerrak, “Euskaraz bizi nahi dut” herri-lasterketa, mendi ibilaldiak, feria… Era guztietako emanaldiak antolatu dira aurten, eta guztien berri webgune honetako agendan bertan ematen da.

larunblai-kartela.JPG

LARUNBLAI EGITASMOA MARTXAN JARRI DA LARRAUNEN


 

Haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera sustatzeko ekimena jarri da martxan gure eskualdean.  Pasa den larunbatean, urriak 26, hasi ziren saioak Larraungo Udaletxean. Osotara 8 eta 11 urte bitarteko 22 umek eman dute izena. oraindik ere bada izena emateko aukera, horretarako Euskara Zerbitzura jo behar duzue: 948 504400 telefono zenbakira deituz edo larbeleareuskaraz@iparmank.org posta helbide elektronikora mezu bat bidalita.

errigora.jpg

“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpaina abian da


Abian da Errigora ekimenaren “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpaina, Nafarroako hegoaldeko ekonomia eta euskalgintza bultzatzeko eta indartzeko egindako urratsa. Hango produktuekin osatutako saskiak Leitzan, Goizuetan, Araitzen, Lekunberrin, Jauntsaratsen, Aizarotzen eta Larraintzarren ere eros daitezke.

irakurle-taldea.jpg

Leitzan irakurle taldea osatu eta abian jarri da


Leitzako liburutegiak, udaleko euskara zerbitzuak eta kultur taldeak egindako deialdiak oso erantzun ona jaso du, eta dagoeneko osatu da, 15 lagunekin, Leitzako irakurle taldea.

p1130976.JPG

Arnasguneen tailerretako bigarren saioa egin da Goizuetan


Urriaren 23an egin da Arnasguneen tailerretako bigarren saioa Goizuetan. Lehendabizikoa urriaren 8an egin zen, eta bigarren honekin bukatu da gogoeta prozesua. Bertan bildutakoek Goizuetako errealitatea izan dute aztergai nagusi, eta Goizuetan euskaraz bizitzeko aukerak indartzeko urratsak eta ekimenak aztertu dituzte, besteak beste.

Gure eskualdeko AEK eta IKAren euskaltegietan 10 taldetik gora osatu dira euskara ikasi, alfabetatu edo EGAko azterketa prestatzeko.


AEK eta IKA euskaltegiek emandako datuen arabera, gure eskualdean 10 talde osatu dira 2013-2014 ikasturterako. Horiez gain, beste bizpahiru talde osatzeko bidean dira, eta baliteke laster abian jartzea. Halaber, 15 bat ikaslek eman du izena autoikaskuntza bidez ikasteko.