Urtero bezala azaroa ekitaldiz eta ikuskizunez betea heldu da Goizuetan. Aurtengo azaro kulturalak egitarau aberatsa eta interesgarria dakar, hilaren 8an hasi eta 30ean bukatuko dena.
Azaro kulturaleko egitarauaren antolatzaileak Goizuetako Kultur Taldea, Umore Ona elkartea, Gazte Asanblada, Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Berdintasun batzordea dira, eta Goizuetako Udala dute laguntzaile.
Hitzaldiak, erakusketak, bertso-saioak eta lehiaketak, ikastaroak eta tailerrak, “Euskaraz bizi nahi dut” herri-lasterketa, mendi ibilaldiak, feria… Era guztietako emanaldiak antolatu dira aurten, eta guztien berri webgune honetako agendan bertan ematen da.