(Iturria: Kontseilua.org. 2013-09-09)
Hori izan da Joseba Lekuonak eta Guillermo Aierra gaur goizean Nafarroako Ikastolen egoitzan aditzera eman dutena. Iruindar bat eta garestar bat, heldutan euskaldundutakoak biak ere, IKA eta AEKren euskaltegietan.
Euskarazko hedabideentzako diru laguntzen ebazpena kaleratu du Jaurlaritzak. Iazko diru kopuruari eutsi dio, baina komunikabide batzuek diru gehiago jaso dute. Gutxiago baitira. Bidean geratzen ari dira proiektu batzuk.
Garikoitz Goikoetxea, BERRIA
Olatz Artola, Itxaso Frau eta Marta Prol Mondragon Unibertsitateko ikasleak “Badira Bagara” dokumentala egiten ari dira. Lan horrek Nafarroako euskararen egoera aztertzen du, 1986ko Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioaren ondorioak besteak beste, eta bide batez Tuterako Argia ikastolaren egoera erakusten du. Dokumenta irailean argitaratuko da, baina trailerra Interneteko helbide honetan ikus daiteke dagoeneko:
http://vimeo.com/69432712
Jean Haritxelar idazle, euskaltzale eta euskaltzain baigorriarra, hainbat urtez Euskaltzaindiko kide eta lehendakari izandakoa, hil egin da azken asteotan ospitalean ingresatuta egonarazi zuen gaitz larriaren ondorioz.
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak euskalduntzen ari diren herritarrentzako dirulaguntzak emango ditu. Dirulaguntza horiek 2012- 2013 ikasturtean egindako ikastaroak aintzat hartuko dituzte. Eskaerak egiteko epea irailaren 1etik 15era egonen da zabalik, eta Mankomunitatea osatzen duten udaletan egin daitezke.
Opor eta festa garaia izaten da abuztua gure eskualdeko herrietan. Festak nonnahi eta noiznahi, eta hainbat ikuskizun eta emanaldi tartean. Denetarik izaten da herrietako festetako egitarauetan, baina euskal kulturak ere izaten du urtero-urtero bere tokia.
Garikoitz Goikoetxea (BERRIA. 2013-08-07)
Epaileak Izarbeibarko Mankomunitatearen helegitea onartu du, eta erabaki du ele bitara egitea arautu dezakeela
Eremu erdaldunean egoteak ez du esan nahi erakundeek guztia gaztelania huts-hutsean egin behar dutenik. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoi eman dio Izarbeibarko Mankomunitateari, eta adierazi du erakundeek badutela gaitasuna gaztelaniaz eta euskaraz aritu erabakitzeko, nahiz eta Euskararen Legearen arabera eremu euskaldunean ez egon. Aurreko epai batek debekatu egin zion mankomunitateari oharrak eta horrelakoak ele bitara egitea, baina, helegitea onartuta, auzitegi nagusiak erabaki du legezkoa dela bi eletan jardutea.
Euskararen erabilera, Parlamentuan
Joxerra Senar (BERRIA. 2013-08-06)
Aldizkari ofizialak aurten jasotako bilkuretan, 946 mintzalditatik 46 soilik egin dira euskaraz
Aitziber Sarasolak agerraldi guztiak euskaraz egin ditu
Itzultzaileek gero eta lan handiago dute Nafarroako Parlamentuan. Ganberan gero eta ohikoago bihurtzen ari da gehiengoa diren parlamentari erdaldunek entzungailuen beharra izatea euskaraz hitz egiten duenari ulertu ahal izateko. Dena den, Nafarroako Parlamentua ez da Eusko Legebiltzarra, eta aurreko legealdiekin alderatuta euskara zerbait gehiago erabiltzen bada ere, horrek ez du esan nahi Gasteizko parlamentuaren pare hitz egiten dela. Are gehiago, parlamentua oraindik ere normaltasunetik oso-oso urrun dago. Egindako urrats txikiek adierazten dute zenbat bide dagoen egiteko.