Goiburuko tituloa
kopia-aurrembiak-batera.jpg

AEK euskaltegiak 2013ko udako eskaintza eta matrikulazio eskaintza berezia aurkeztu ditu


AEK euskaltegiak 2013ko udarako egin duen eskaintza aurkeztu du. Ekaina, uztaila eta abuztuan zehar hainbat ikastaro eskaintzen ditu, Hego nahiz Ipar Euskal Herrian, barnetegian nahiz ikastaro trinkoetan, data, ordutegi eta prezio ezberdinetan, eta maila ezberdinetarako. Horretaz gain, 2013-2014 ikasturtean izena emateko eskaintza berezia ere egin du. Informazio gehiago www.aek.org helbidean eskura daiteke.

panpanoziri.jpg

Panpanoziri aldizkaria osatzeko lantaldea lanean ari da


Panpanoziri Aresoko aldizkariaren izena da. Herritarrek egina, Areso eta Aresoren inguruko jakingarriak dira aldizkariak lantzen dituen gaiak. Lehendabiziko zenbakia argitaratzeko herrian lantalde bat osatu zen, eta Mankomunitatearen euskara zerbitzuarekin elkarlanean argitaratu zen hura. Bigarrena osatzeko ere lantaldea osatu da, eta dagoeneko artikuluak eta lanak prestatzen hasi da. Taldea irekia da, eta parte hartzeko interesa edo gogoa duen edonork egin dezake bere ekarpena

ika-barnetegiak-2.jpg

IKA euskaltegiak aurkeztu ditu 2013ko udako barnetegiak


IKA euskaltegiak udako barnetegietarako eskaintza aurkeztu du. Uztailean, abuztuan eta irailean, 5 txanda ezberdinetan, eta 4. uratsetik aurrera, Lesakako barnetegira joan daiteke interesa duenak. 14 eguneko egonaldiak dira, eta 525 eurokoa da prezioa. 4 astekoa eginez eginez gero, 790 euro. Informazio gehiago www.ikanet.net helbidean eskura daiteke.

Artilezko piloten tailerra


Datorren asteartean, ekainak 18,  pilotak egiten ikasiko dugu.

10:30ean Larraungo euskaltegian.

 

Artilea eta orratzak ekarri!!

 

Izena eman: larraun@aek.org  /  948 60 47 04

 

 

http://larraungomintzakide.blogspot.com.es/

 

kartela.jpg

UEMA: 17tik 71ra. Aire berria euskarari


UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bere eguna ospatu zuen azaroaren 8an Aramaion. 1991an sortu zen UEMA, hasieran 17 udalek osatuta. Aurten Aramarion egindako ekitaldian Baztango eta Segurako Udalak sartu dira Mankomunitatean, eta dagoeneko 71 udal dira euskaraz lan egiteko eta herritarrei euskarazko zerbitzua emateko erabakia eta konpromisoa hartu dutenak.

images.jpg

Inoiz baino kexa gehiago jaso ditu 2012an Hizkuntza Eskubideen Behatokiak


Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 2012. urteko txostena aurkeztu du. Bertan, hizkuntza eskubideen urraketak direla-eta herritarrek jarritako salaketen berri ematen da, eta Euskal Herri osoan hizkuntza eskubideen egoera zertan den islatzen da. 2012an, hain zuzen ere, inoiz baino kexa gehiago jaso ditu Behatokiak, 1.515 kexa edo salaketa aztertu behar izan baitituzte

apaingarrien-tailerra2.JPG

Bitxi apaingarien tailerra Larraungo Mintzakidek antolatuta


Ekainaren 4ean, taldetxo bat elkartu ginen Larraungo AEKn apaingarriak egiten ikasteko. Mintzakideko batzuk, ikasleren bat eta herrikoren bat ere animatu da ikastaroan parte hartzera. Batez ere kafe kapsulak erabili ditugu, brotxe eta diademak egiten ikasteko. Oihana Goigana izan dugu irakasle.

Oso gustora egon gara, horregatik, hurrengo asteartean, ekainak 11, goizeko 11etan berriro elkartuko gara. Nahi duzuenentzat ateak zabalik daude, izena emateko 948 60 47 04 telefonora deitu.

 

http://larraungomintzakide.blogspot.com.es/

Lan mundua euskalduntzeko Konferentzia, Kontseiluak antolatuta


Iturria: Kontseilua.org

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAk ekainaren 13an Arrasaten antolatu duen konferentziaren behin betiko egitaraua aurkeztu du.

Lan munduaren euskalduntzean zeresana duten lau aktore nagusiek izango dute zeinek bere ekarpena egiteko aukera. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok adierazi bezala: "Lan munduaren euskalduntzean zeresana duten aktore garrantzitsuak badira, eta Konferentziaren bidez ordezkari horiek bildu eta horri buruz hizketan jarri nahi ditugu".