Goiburuko tituloa
logo-ona.JPG

Euskararen normalizazioaren diagnostikoa konpartitzeko 7 batzar egin dira Nafarroa osoan


(Iturria: Kontseilua.org)

Nafarroan euskararen normalizazioak  dituen  zailtasunek kezkaturik, Kontseiluko bazkideak diren AEK, EHE, IKA, Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz eta Topagunea erakundeek 2013ko lehen 6 hileko honetan aurreko urtean zehar aurrera eramandako eztabaida Nafarroako euskalgintzako eragile ezberdinekin konpartitu dute

Leitzan 57 haur parte hartzen ari dira Haur Txokoan eta Udako Tailerretan, astelehenaz geroztik


Aurreko urteotan hasitako bideari jarraituz, aurten ere Haur Txokoa eta Udako Tailerrak antolatu dituzte Leitzan Euskara Mankomunitateak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Leitzako Udalak. 57 haurrek eman dute izena aurten, astebeteko lau txandatan banatuta. Jarduerak uztailaren 1ean hasi ziren, astelehenean, eta uztailaren 26an bukatuko dira.

2013ko-bai-euskarari-saria-jaso-dutenak.jpg

Eskualdeko entitateek Bai Euskarari Saria jaso zuten Durangon egindako ekitaldian


Ekainaren 28an Bai Euskarari Ziurtagiria Elkarteak 2013. urteko Bai Euskarari Sariak banatu zituen. Aurten, lehendabiziko aldiz, sari kolektibo bat eman da, eta gure eskualdean Ziurtagiria duten 44 entitateek jaso dute. Horien guztien izenean Goizuetako Umore Ona Elkarteko ordezkari Juan Inazio Loiartek eta Leitzako Kultur Taldeko Juan Mari Barriolak hartu zuten saria, Durangoko Plateruenean egindako ekitaldian.

p1030077.JPG

Maite Mutuberria eta Leire Bilbaoren Gerrak ez du izenik albumak irabazi du 2013ko Etxepare Saria


Haurrentzako album ilustratuen Etxepare Saria Nafarroako hainbat toki-entitateek antolatu eta finantziatzen dute, eta tartean da Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea ere. 2004an sortu zen saria, 9 urteko ibilbidean zenbait ezaugarri aldatu dira, eta gaur egun euskarazko album ilustratuak saritzeko deialdia da.

Aurten Etxepare sarian inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira, 31 hain zuzen ere, eta Maite Mutuberriak (Eltzaburu -Nafarroa- 1985) eta Leire Bilbaok (Ondarroa -Bizkaia-, 1978) aurkeztutako Gerrak ez du izenik albuma izan da 2013ko irabazlea.

629767226_780412b71f_b.jpg

Bai Euskarari Ziurtagiria Elkartearen 2013ko sarietako bat gure eskualdeko ziurtagiridunei


Leitza, Goizueta, Areso eta Arano eskualdean Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek jasoko dute 2013ko Bai Euskarari Sarietako bat. Horren bitartez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak gure eskualdean Bai Euskarari Ziurtagiria daukaten ostalari, merkatari, elkarte nahiz enpresen ahalegina aitortu eta saritu nahi izan ditu.

jon-zubiaga-buah-txabalweb.jpg

Buah Txabal!


Eguna: 2013/06/28, ostirala

Ordua: 19:00

Lekua: Larraintzarko igerilekuetan.

Garikoitz Kortabitarte “Beti”, 20 urte bueltako gazte bat da. Ezizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, gazte horrek euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia estremo baten lekuko egingo gaitu

Egilea: Unai Iturriaga

Aktoreak: Jon Zubiaga

arnasguneak-araitz1.JPG

Arnasguneak, tailerra



Ekainaren 10ean eta 17an tailer hau burutu zen Beteluko Udaletxean.


Tailer honen bidez herri mailan herritar taldeak arnasguneak hedatzeko (funtzionalki nahiz geografikoki), alegia, eremu berriak irabazteko aktibatu nahi dira. Horrela, euren eguneroko bizitzan euskaraz bizi ez diren eremu horietan euskaraz bizitzeko urratsak ematera bultzatu asmo da.

Tailer gisa egituratutako hitzaldi parte hartzailearen ondotik, bertan parte hartu duten kideak, eginiko gogoetari jarraipena emango liokeen dinamika batean murgiltzea proposatzen da.

 

berriaren-estilo-liburua.jpg

BERRIAK estilo liburua digitala sarean jarri du


BERRIA egunkariak estilo liburu digitala euskaldun guztien eskura jarri du, aurrerantzean Interneten kontsultatu ahalko baita. Lehendik ere bazuen BERRIAk estilo liburua, paperezko euskarrian, baina hemendik aurrera edizio digitala sarean kontsultatzeko moduan izanen da http://www.berria.info/estiloliburua/ helbidean.