2013ko ekainean eta uztailean gure eskualdean Bai Euskarari Ziurtagiriaren ebaluazio lana egin da, eta honakoa da emaitza: eskualdeko 43 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria jasoko dute. Iaz 44 izan ziren, beraz, aurten bat gutxiago izanen da.
Bederatzi urteko ibilbidea egin ondoren, Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZAk bere azkeneko alea banatu du Leitzan eta Areson. Tolosaldean proiektu komunikatibo berria lantzen ari dira, eta egokitzapen horren ondoren Leitza eta Areso proiektutik kanpo geldituko dira.
(Iturria: BERRIA. Ereiaro)
Eneritz Albizu Lizaso
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herri guztietan ezin dira oinarrizko osasun zerbitzuak euskaraz jaso. Horrek, batik bat, haurrei eta adinekoei eragiten die, ez baitaude ohituta gaztelaniaz hitz egitera
Osasungintzan euskarak jasaten duen egoera salatu zuen UEMAk uztail hasieran eginiko prentsaurrekoan. Salaketa horretan adierazi zuten bezala egoera bereziki kezkagarria da Nafarroan. UEMAko kide diren 14 udalerrietako bakar batek ere ez dauka oinarrizko osasun zerbitzua bere osotasunean euskaraz emateko bitartekorik. Beran esaterako, herritar guztiak daude, bai familia mediku eta baita pediatrarekin ere, gaztelaniaz hitz egitera behartuak.
Euskadiko kutxak bere sareko kutxazainetan berriki egindako azterketa batek erakutsi du UEMAko udalerrietako herritarrak direla kutxazain automatikoetan euskara gehien erabiltzen dutenak.
Leitzako Udalak egin duen azkeneko osoko bilkuran, ostiraletan herriko plazan egiten den azokan euskararen erabilera bultzatzeko asmoz Euskara Batzordeak egin duen proposamena onartu da. Leitza herri euskalduna da eta euskara da ohiko hizkuntza, baina ostiraletako azokan gaztelaniaren presentzia batez bestekoa baino handiagoa da, batez ere idatzizko elementuetan (prezioak, eskaintzak, kartelak…). Leitzako Udalaren erabaki hau, beraz, arlo idatzian azokan euskararen presentzia indartzera zuzenduta dago batez ere.
(Iturria: Berria.info)
Adrian Garcia
Leiho berri bat zabaldu da Nafarroan euskarazko telebistentzat. ETB lurreko telebista digitalaren bidez oraindik ikusi ezin badaiteke ere, Nafarroako Gobernuak euskara kontuan hartzen duten hiru proiekturi bost lizentzia banatu dizkie: Hamaika telebistari Iruñerrirako lizentzia bat, eta Nafarroa osorako eta Iruñerrirako bina lizentzia Xaloa elkarteari eta Abian Komunikazioari.
(Iturria: uema.org)
Zestoako Udalak martxoaren 26an hartu zuen Osoko bilkuran, aho batez, kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeko erabakia. Erabaki horrek jendaurrean egoteko epea igarota, Gobernu Ordezkaritzatik Carlos Urquijoren ofizio bat jaso zuen, Udalari epealdi horretan errekurtsorik jaso ez zutela egiaztatzen zuen agiria bidaltzeko eskatuz.