Pasa den maiatzaren 30ean egin zen II. Sormen Lehiaketako sari banaketa Areson, Eskolarteko Topaketen 25. urteurrenean.
Cestau, Echarri, Muguerza, Arregui, Goicoechea, Ochotorena,… Gure eskualdean asko dira oraindik erdarazko grafiaz idazten diren euskarazko abizenak. Kanpaina honen bidez herritarrek abizenak era ofizialean euskaraz jartzea sustatu nahi da, eta horretarako, zein pauso eman behar diren argituko dute antolatzaileek.
Aurtengo udan Jolas tailerrak eta Ludoteka antolatu ditu Larraunaldeko Euskara Zerbitzuak Araitzen eta Larraunen
Maiatzaren 15etik 22ra izango da izena emateko epea, eta ekainaren azken astetik uztailaren amaiera aldera arte lau astez izango dute haurrek goizero euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera.
Hirugarren urtez jarraian, UEMAk kanpaina abiatu du etorri berri euskaldunak ikusarazteko. Aurtengoan euskara ikasleak dira protagonista, eta horiekin erdaraz hasten diren euskaldunen aurreiritziak gainditzea da helburua. Kanpainaren bideoak, kartelak eta esku orriak zabaltzen hasiak dira dagoeneko. Gure eskualdetik, Lekunberriko Karelys Borgesek, Leitzako Aurora Rayok eta Aizarozko Alejandra Andresek hartu dute parte kanpainan.
Dindaia Fundazioak aisialdirako begirale ikastaro trinkoa antolatu du
Aurtengo udan Ultzamaldeko Euskara Zerbitzuak bi ludoteka antolatu ditu.
Cederna Garalur elkarteak “GoiNafarroa / AltaNavarra” marka turistiko berria aurkeztu du, lurralde bateratu eta jasangarri baten posizionamendua indartzeko