Pasa den maiatzaren 30ean egin zen II. Sormen Lehiaketako sari banaketa Areson, Eskolarteko Topaketen 25. urteurrenean.

Iaz lehenengo Sormen Lehiaketaren arrakasta ikusita, aurten bigarren edizioa antolatu dute Xalto, Narbarte eta Erleta ikastetxeek eta euskara zerbitzuak. Iaz ipuin laburrak landu zituzten ikasleek, aurten berriz bertsolaritza izan da jorratutako esparrua. Lehiaketan aurkezteko lanak osatu baino lehen, ikasleek berariazko ikastarotxo bat jaso zuten ikastetxean bertan, bertsolaritzari buruz. 

Oinarri horiek ezarrita, 3 ikastetxeetako 259 ikaslek parte hartu zuten, hiru taldetan banatuta: 1. zikloa, 2. zikloa eta 3. zikloa. Maila bakoitzean lehenengo hirurei eman zitzaien saria: diploma, irabazleen lanekin osatutako liburuxka eta mahai-jolasa. Hauek izan ziren mailaren arabera egin beharreko lanak:

o   1. Zikloa: bi errimako 3 esaldi errimatu, errimak emanda.

o   2. Zikloa: kopla bana.

o   3. Zikloa: bi kopla edo zortziko txiki bana.

Lan guztiak jaso eta baloratu ondoren, epaimahaikideek hala erabakita, hauek izan ziren saritutako ikasleak:

·         1. ETA 2. MAILA

1.      UXUE PERURENA URIZARBARRENA

2.      MURTJIZ HAIDER RAJA

3.      NAIA GOROSTIAGA GOMEZ

·         3. ETA 4. MAILA

1.      AIORA ASTRAIN SAGASTIBELTZA

2.      LAIA SANTOS ALGUERO

3.      EKHIA BIDARTE CUELI

·         5. ETA 6. MAILA

1.      URKI LARRALDE AROTZENA

2.      NORIS CURAC

3.      EKHI GOROSTARZU SANCHEZ

 

Datorren urtean ere ekimenarekin aurrera jarraitzeko eta beste diziplina bat lantzeko asmoa adierazi dute antolatzaileek.

 

Zorionak saridun eta partehartzaile guztiei!