Maiatzaren 15etik 22ra izango da izena emateko epea, eta ekainaren azken astetik uztailaren amaiera aldera arte lau astez izango dute haurrek goizero euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera.
Urtero bezala, iristear dira Udako Haur Txokoak eta Tailerrak. Lau aste izango dira aukeran, eta izen-ematea maiatzaren 15etik 22ra bitartean izango da, Iparmanken webgunearen bidez, bertako galdetegia beteta.
1.- urratsa: ordainketa egin
www.iparmank.eus webgunean, “izen-emateak” atalean, ordaindu beharrekoa zenbat den ikus dezakezu. Prezioen taulan zehaztuta dago zenbat ordaindu behar den.
Izena emateko fitxa bete eta bidali baino lehen, eta betiere epearen barruan, dirua honako kontu honetan sartu beharko da:
Laboral Kutxa: ES45 3035 0118 89 1180008510
2.- urratsa: izen-emate fitxa bete
Ordainketa egin ondoren, haur bakoitzari dagokion fitxa bete. Fitxa www.iparmank.eus webgunean bete behar da zuzenean, “izen-emateak” atalean. Bete ondoren, fitxaren beheko aldean agertzen den “bidali” aukerari eman.
Ohar garrantzitsuak:
Haurra ez da zerrendetan sartuko ordainketa egina eta fitxa beteta izan arte. Bi urratsak, derrigorrez, epearen barruan egin beharko dira. Aurreko urteotan onartutako irizpideari jarraituz, epez kanpo egindako izen ematerik ez da onartuko.
Izena emateko ordainketa egitean, haurraren izen-abizenak jarri.
Guraso bakarren eta famili ugarien kasuan egiaztagiria aurkeztu beharko da PDF formatuan.
Behin izena emanda eta ordainduta ez da dirua itzuliko.
Ezbeharren baten edo gaixotasunen baten ondorioz izen ematea bertan behera uzten den kasuetan ordaindutakoaren % 80 itzuliko da.
Informazioa 09:00etatik 13:00etara
Euskara zerbitzua: laga@iparmank.eus 948 510 814
Gizarte zerbitzua: prebentzioa@lagagizartezerbitzua.org 948 510 840 Whatsapp: 681 265 189


