Facebook Twitter
Argazkiak
Itzulpenak
Ahozko ondarea

Euskal hiztunentzako "gune babestuak" eta kontratazio politika berriak eskatu ditu Behatokiak

Herritarren kexak jaso dituzte "Hizkuntza Eskubideak Euskal Herrian 2017an" txostenean.

Jon Orzaiz 2018ko ekainaren 5eko BERRIA

Albiste nagusi oina

Hernanin dagoeneko 703 erronkalari egunero euskarari eusten

Jada 703 erronkalari daude Hernanin Euskara Ari Du kanpainarne barruan. Kopuru ederra, eta, elkarrekin gero eta jende gehiago bilduko dugu erronka hartzera, urtea bukatzeko oraindik asko falta da eta. Zorionak erronkalari guztioi hizkuntza-ohiturak aldatzeko apustuari heltzeagatik!

 

EUSKARA ARI DU @euskaraaridu  2018ko ekainaren 04a

2018ko udako tailerrak eta haur txokoa

Maiatzaren 25etik ekainaren 1era izanen da izena emateko epea Leitzako udako tailerretan eta haur txokoan.

 

Aitziber Lekuonak eta Kattalin Agirreurretak 30€ko txeke bana irabazi dute apirileko zozketan

Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimenean parte hartzeagatik jaso dituzte txekeak eskualdeko bi herritarrek.

Ez Dok Hiru antzezlana Leitzan, maiatzaren 12an, 19:00etan

Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreen EZ DOK HIRU antzezlana izanen da LEITZAN, heldu den larunbatean, maiatzaren 12an.

"Ez dok hiru, euskal musikaren benetako istorioa" Euskal Herriko kantutegian oinarritutako antzerki ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz, zuzeneko musikaz lagunduta.

Bikote artistiko honek urteak daramatza antzerkigintzan, obrak sortzen, ekoizten eta antzezten. Euskarari lotutako izenburu ezagunak taularatu izan dituzte: "Desentxufatuak", "Lingua nabajorum", "Euskarazetamol",  "Larru haizetara". "Euskara sencilloaren manifestua"...

Leitzan azkenaldian ez da antzerkia ikusteko parada izan, beraz asteburuan euskarazko umoreaz gozatzeko modua izanen dute herritarrek. Horretarako sarrerak aldez aurretik hartzea gomendatzen da:

SARRERAK SALGAI: Maimur liburu-dendan, Torrea eta Peritza tabernetan.

  • Helduek 10€
  • 14-18 urte bitartekoek 6€ 

Animatu!!

albiste gehiago ikusi

Eskolari so

Arrue ikerlerroak berri itxaropentsua eman digu euskarak duen bilakaeraz: “2011-2015 epealdian, ikasleen eskolako euskarazko erabileren joera orokorra goranzkoa izan da, bi ikasmailetan.

Euskararen behar naturala

Euskaraldia, hegemoniaren bila

Euskaraldia, EAEko instituzio nagusi guztietan PSErekin gobernatzen duen PNVk Topagunearekin izenpeturiko akordio estrategikoa da, ez nik hala esaten dudako, beraiek publikoki 2017ko Udaltopean horrela aurkeztu eta definitu zutelako baizik. Eta Euskaraldia da PNVk, bere bailitzan, Gasteizko Legebiltzarrean euskalgintzaren ordezkaririk gabe aurkeztu zuen egitasmoa. Ekitaldi hartan ez zuen euskalgintzako inork parte hartu, ez Topaguneko eta ezta gainerako euskalgintzak ere. Baina zergatik egin du PNVk akordio estrategiakoa Topagunearekin Euskaraldiaren inguruan?

ARGIA, 2018ko urtarrilaren 24a

Euskararen etorkizuna hiztunen esku bakarrik?

Bosgarren aldiz egin dira Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Neurketa eta hauen emaitzekin gaur egungo euskararen erabilera maila ezagutu da. Euskararen jakintza goraka doan heinean erabilera ez igotzea euskaldunen erantzukizuna al da?

artikulu gehiago ikusi

Argitalpenak

PULUNPETTO

Gehiago ikusi

PULUNPE

Gehiago ikusi

Diru laguntza

Udalerriak

AGENDA

< Ekaina 2018 >
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
10
11
12
13
14
15
18
19
20
22
23
24
30
 

IPARMANK 2.0

Facebook Twitter

2011 Iparmank :: Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatea

Lege oharra | Irisgarritasuna | A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta