Cestau, Echarri, Muguerza, Arregui, Goicoechea, Ochotorena,… Gure eskualdean asko dira oraindik erdarazko grafiaz idazten diren euskarazko abizenak. Kanpaina honen bidez herritarrek abizenak era ofizialean euskaraz jartzea sustatu nahi da, eta horretarako, zein pauso eman behar diren argituko dute antolatzaileek.

Deialdia bereziki guraso izateko bidean direnei edota 18 urtetik beherako seme-alabak dituztenei egiten zaie. Izan ere, helduek abizenak euskal grafiarekin jartzeko tramitea eginez gero, seme-alabei automatikoki abizena behar bezala erregistratua geldituko zaie.

Abizenak euskalduntzeko behar diren agiriak

Euskal abizenak izanez gero, baina agiri ofizialetan erdal grafian idatzita badaude, Euskaltzaindiaren euskal deituren izendegia kontsulta dezakezu nola idatzi behar dituzun: labur.eus/euskaltzaindiadeiturak

Aldaketa erroldatuta zauden herriko etxeko Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian egiten ahal duzu. Hauek dira aurkeztu beharreko agiriak:

Nortasun Agiriaren fotokopia.
Jaiotza ziurtagiria. Erregistratuta zauden herriko etxean edo epaitegian eskatu behar duzu. Online ere eska daiteke hemen: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-erregistro-zibila?back=true&pageBackId=5722676
Errolda agiria. Udalean bertan edo online ere eskatzen ahal da.
Kontuan hartu herriko etxeetako ordutegiak:

  • Araitz: egunero 08:00-11:30, udaletxean.
    Arano: egunero 08:00-10:30, udaletxean.
    Areso: astelehen,asteazken eta ostiraletan 9:00-14:30/ astearte eta ostegunetan 09:00-13:30, udaletxean.
    Basaburua: egunero 9:00-13:30, udaletxean.
    Goizueta: egunero 09:00-12:30, udaletxean.
  • Larraun: egunero 09:00-13:00, udaletxean.
  • Lekunberri: egunero 09:00-13:00, udaletxean.

Zalantzarik izanez gero, hona horiek argitzeko balioko dizun dokumentua: