Ultzamaldeko euskara teknikari lanpostua merezimendu lehiaketaren bidez hautatzeko prozesuan onartutako hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratu du Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak.
17. logelan sartu eta ateratzea lortuko duzula uste al duzu?
Logelan izanen dituzun galderak erantzuteko eta pistak asmatzeko gai baldin bazara... IHES-GELA zuretzako aproposa da!!
Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron!
AEK eta IKA Euskaltegiek datorren ikasturterako abiatu duten aurrematrikula kanpaina ekainaren 28an amaituko da.
Aurten ere iritsi da UDAKO TAILERREN, LUDOTEKAREN eta HAUR TXOKOAREN garaia. Aisialdi jarduera hauei esker herriko neska-mutikoek goiz atseginak eta dibertigarriak pasatuko dituzte, betiere, euskaraz, lagunartean eta giro onean.
Lesakan izango da aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 18an. Bi urtetik behin egin ohi da udalerri euskaldunen ekarpena eta garrantzia nabarmentzeko topaketa
Haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen plataforma digitala da Makusi, entrentenimenturako euskarazko edukiak eskaintzen dituena. Denetarik izanen du: marrazki bizidunak eta telesailak, 100 izenburu baino gehiago, 5800 atal, 120 pelikula… 1700 ordutik gora ikusgai, guztia doan. www.makusi.eus webgunean dago eskura euskarazko unibertso digital berria.
Haur eta gazte askok parte hartu ohi dute udako oporraldian antolatzen diren udalekuetan, eta oraintxe da garaia aurtengo udalekuei buruzko erabakiak hartzeko. Izan ere, antolatzaileek beren eskaintzei buruzko informazioa argitaratu dute. Izen emateko epeak ere zabalik daude, eta aukera batzuk dagoeneko beteak gainera!