Euskaraldiko Ultzamaldeko enbaxadoreak aurkeztu zituzten pasa zen ostegunean, Orgiko basoan. Basaburua, Imotz, Odieta, Ultzama, Anue eta Atetzeko kideek hartu zuten parte argazkian, eta herritarrak Euskaraldian izena ematera animatu dituzte. Euskararekin duten harremanaz eta honelako egitasmoen garrantziaz galdetu diegu.

Amezti.eus 2025ko apirilaren 14a

Maiatzaren 15etik 25era izanen da aurtengo edizioa, eta honezkero zabalik dago izena emateko bidea euskaraldia.eus webgunean.

Ultzamaldeko eskualdeko enbaxadoreen artean daude bertan jaioak eta kanpotik etorriak, euskara etxetik jaso zutenak nahiz ikasten ari direnak. Ahobizi eta Belarriprest rol-en bidez euskararen erabilera indartzea eta herritarren artean hizkuntza ohiturak eraldatzea dira egitasmoaren helburu nagusiak.

Elkarrizketa osoa hemen entzun daiteke.