Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, gazteentzako Haur eta gazteen aisialdirako begirale titulu ofiziala lortzeko ikastaroa Larraintzarren eskainiko du.

Zonaldeko 17 urte edo gehiagoko gazte euskaldunei bideratutako aukera da, 2025-2026 urteetan zehar egiteko eta ikastaroarekin aurrera egiteko gutxieneko taldea 10 lagunekoa da, gehienez taldean 25 plaza egongo dira. Informazio guztia eskuorrian ikus ditzakezue (PDF dokumentuan). Interesa baduzu eta baldintzak betetzen badituzu, apirilaren 11 baino lehen EMAN IZENA:

https://zirimola.eus/eu/aisiola-hezitzaile-eskola/matrikula-egin