​Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren doktore tesian bildutako gakoak euskararen egoera ulertzeko giltzarriak direlakoan, horiek modu dibulgatiboan ezagutarazteko hamaika bideo laburreko sorta prestatu dute UEMAk eta Hamaika Telebistak. Egunero bi bideo argitaratuko ditugu webgune honetan, 11 bideoak osatu arte.

Hamaika bideo hezitzaile eta labur horien osagarri, beste hamaika bideo ere prestatu ditu UEMAk, bideo bakoitzaren edukia sakonki azalduz, Iñaki Iurrebaso beraren ahotan.

Kasu horretan, Gakoak ALETUZ da bildumaren izena, eta GAKOAK bildumako bideo bakoitzaren edukia askoz sakonago lantzen du, datu eta azalpen zehatzagoekin, gaian interesa izan dezakeen edozeinentzat. 9:20 minutuko iraupena du bideo laburrenak, eta 56:25ekoa, berriz, luzeenak.

Gakoak ALETUZ 03| Hizkuntza-gaitasuna

Gakoak ALETUZ 04| Erabilera