Aurtengo udan Jolas tailerrak eta Ludoteka antolatu ditu Larraunaldeko Euskara Zerbitzuak Araitzen eta Larraunen

Gure eskualdeko haurrek opor garaia lagunartean eta euskaraz gozatzeko aukera izanen dute, hori baita jarduera hauetako helburua.

Honako hau izanen da aurtengo eskaintza:

ARAITZ

Ekainaren 30ean hasiko dira jolas tailerrak eta hilabeteko iraupena izanen dute. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeek parte hartu dezakete.

Saioak, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara burutuko dira, Betelun. Astekako txandak dira.

Izena emateko epea: maiatzaren 20tik ekainaren 10era izanen da.

LARRAUN

Udako Ludoteka ekainaren 22an hasiko da eta abuztuaren 31n amaituko da. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeek parte hartu dezakete.

Saioak, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 13:00etara burutuko dira, Lekunberriko Ibarberri ikastetxean. Astekako txandak dira.

Izena emateko epea: maiatzaren 25etik ekainaren 5era izanen da, esteka honetatik egin behar da.

Informazio gehiagorako Euskara Zerbitzura deitu edo idatzi: 948 504400 / larbeleareuskaraz@iparmank.eus