Cederna Garalur elkarteak “GoiNafarroa / AltaNavarra” marka turistiko berria aurkeztu du, lurralde bateratu eta jasangarri baten posizionamendua indartzeko
Larraintzar, 2026ko apirilaren 17a. Cederna Garalur elkarteak gaur aurkeztu du “GoiNafarroa / AltaNavarra” marka turistiko berria, lurraldea helmuga jasangarri, kohesionatu eta lehiakor gisa sendotzea helburu duen ekimen estrategikoa, bai estatu mailan bai nazioartean.
Ekitaldia Larraintzarko Gizarte Etxean egin da, eta bertan izan dira Nafarroako Gobernuko Turismo zuzendari nagusia, Ana Rivas Allo, baita Cederna Garalur elkarteko presidentea, Arantxa Arregi Alberro, eta zuzendari gerentea, Ibon Mimentza de Irala ere. Ongietorri instituzionala Nahikari Uriarte Intxaurrondok egin du, elkarteko Helmuga Turistiko Jasangarrirako Planen (HJTP) koordinatzaileak.
“GoiNafarroa / AltaNavarra” proiektua Helmuga Turistiko Jasangarrirako Planen (HJTP) baitan garatzen da, Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatuta. Marka honen sorrera gobernantza parte-hartzaileko prozesu baten emaitza da, non azpimarketako batzorde teknikoek, erakunde publiko eta pribatuek eta tokiko eragileek parte hartu duten.
Marka nagusi honen bidez, Cederna Garalurrek sustapen estrategia bateratua bultzatzen du, GoiNafarroa / AltaNavarrako aniztasuna bateratzen duen kontakizun komun bat eraikiz. Horren baitan integratzen dira bost azpimarketak: Nafarroako Pirinioak, Baztan-Bidasoa, Zangozaldea-Prepirinioa, Plazaola-Sakana-Ultzamaldea eta Urdina ibilbidea.
Aurkezpenean, markaren osagai nagusiak azaldu dira:
“Helmugaren balioak eta posizionamendua definitzen dituen identitate bisual eta narratiboa•
“Lurraldearekiko lotura emozionala indartzen duen soinu-identitate berritzailea•
Lurraldearen funtsa eta erakargarritasuna transmititzeko sortutako ikus-entzunezko edukiak
Cederna Garalurrek nabarmendu du marka berria tresna erabilgarria izan nahi duela lurraldeko turismo ekosistema osoarentzat, eta azpimarratu du udalen, enpresen eta tokiko eragileen inplikazioa funtsezkoa izango dela haren garapenerako eta sendotzerako.
“GoiNafarroa / AltaNavarra” markaren sorrera urrats estrategikoa da nortasun turistiko partekatua eraikitzeko bidean, jasangarritasunaren eta lankidetza territorialaren printzipioekin bat eginez, eta helmugaren ikusgarritasuna eta lehiakortasuna indartzera bideratuta.
“Marka dagoeneko eskuragarri dago lurraldeko eragileek erabiltzeko”
Cederna Garalur elkarteko presidenteari eta zuzendari gerenteari egindako elkarrizketetatik ateratako adierazpenak:
Aurkezpenaren ondoren, Cederna Garalur elkarteko presidenteak, Arantxa Arregi Alberrok, azpimarratu du “sektore publikoa eta pribatua elkarlanean aritzen direnean, lurraldeak askoz urrunago heltzen direla, eta marka hau horren adibide dela”. Halaber, gaineratu du “elkarlan horrek emaitza zehatzak ekarri dituela, hala nola lurraldeko eskaintza indartuko duten 40 turismo produktu sortzea”.
Bestalde, zuzendari gerenteak, Ibon Mimentza de Iralak, adierazi du “logo batetik harago joan nahi izan dela: marka hau lurraldea beste modu batera ikusteko eta osotasun gisa posizionatzeko tresna da”. Gainera, nabarmendu du “azken urteetan 20 inbertsio jasangarri egin direla HJTPen bidez, eta marka honek lan horri balioa ematen lagunduko duela”.
Cederna Garalur Elkartea
