Ainara Arratibel Gascon. BERRIA (2013-09-25)
Estatuaren abokatuak helegitea jarri du euskarari lehentasuna emateko hartutako neurrien kontra
Espainiako Estatuaren abokatuak Zarauzko Udalaren kontra egin du, euskarari lehentasuna emateko onartutako hizkuntza irizpideen ondorioz. Irailaren 5ean egin zuen. Hain zuzen, atzo hasi zen Zarauzko Udala herritarrekin harremana euskara hutsean izaten.
Irailaren 28an Soraluzen ospatuko den TopaEguna aurkeztu dute Donostian Soraluzeko Pil-Pilean euskara elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak
Zein hizkuntza erabiltzen dugu twitterren ari garenean? “Txio” egiten dugu? Edo “pio” da gurea? Ez dugu guk geuk horren gaineko azterketa zorrotzik, baina bada sarean gisako neurketak egiten hasi dena. Honako helbide honetan (http://gisngeo.com/gmaps/twitter/mapseusk.php), Euskal Herrian twitter bidez egiten diren txioen neurketa bat agertzen da. Une jakin bateko neurketa da, baina nolabaiteko argazkia ere bada, eta irudi bat osatzen hasteko balio lezake. Gure eskualdeko herri batzuk ere agertzen dira, lagina oso txikia den arren: Goizueta, Leitza, Betelu, Lekunberri, Alli eta Astitz, hain zuzen ere.
Larraungo AEK Euskaltegiak kudeatuta, Mintzakide egitasmoan izena emateko epea zabalik da.
Horretarako honakoa telefono hauetara hots egin dezakezu: 948 604704 edo 948 504400
(Iturria: www.uema.org)
Bederatzi hilabete igaroko dira UEMAk eta Osasunbideak bilera egin zutenetik. Bilerako gaia, nola ez, Osasunbidea euskalduntzearen ingurukoa zen. Zehazki, eremu euskalduneko osasun zerbitzuetako lanpostuei ezarritako hizkuntz perfilek herritarrak euskaraz artatzerik bermatzen ez dutela-eta eskatu zion UEMAk bilera Osasunbideari.
Aitor Renteria. Baiona. BERRIA
Herriko etxeak bertan behera utzi beharko du Seaskaren ikastola eraikitzeko deliberoa, eta ezingo du lanik egin
Paueko auzitegiak ontzat jo du Lionel Beffre Paueko prefetak ezarritako helegitea, eta Hendaiako Herriko Etxearen deliberoa indargabetu du. Hendaiako Herriko Etxeak ikastola berri bat egitea deliberatu zuen. Estatuaren ordezkaritzak bi aldiz jo du erabaki horren aurka. Herriko etxearen deliberoa legez kanpokoa zela ebatzi zuen prefetak ekainaren 14an, eta auzira jo zuen. Irailaren 12an aztertu zuen kasua Paueko auzitegiak.
Lotura hauetan ikus daitezke alfabetatze eta euskalduntze kanpainarako herritarrek egindako deia:
http://youtu.be/QZUI3IEKAQM
http://youtu.be/AI0qO_7OKGw
http://youtu.be/GyhSdbxcXng
http://youtu.be/BQrazC6yVyU
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Malerrekako Mankomunitateak eta Baztango Udalak, euskara zerbitzuen bitartez, dei egin diete herritarrei euskaltegian izena eman dezaten. Dei hori zenbait bideotan grabatu dute, eta sarean daude ikusgai.