Goiburuko tituloa
udaletxe2.JPG

Leitzako Udalak herriko azokan euskara bultzatzeko erabakia hartu du


Leitzako Udalak egin duen azkeneko osoko bilkuran, ostiraletan herriko plazan egiten den azokan euskararen erabilera bultzatzeko asmoz Euskara Batzordeak egin duen proposamena onartu da. Leitza herri euskalduna da eta euskara da ohiko hizkuntza, baina ostiraletako azokan gaztelaniaren presentzia batez bestekoa baino handiagoa da, batez ere idatzizko elementuetan (prezioak, eskaintzak, kartelak…). Leitzako Udalaren erabaki hau, beraz, arlo idatzian azokan euskararen presentzia indartzera zuzenduta dago batez ere.

hamaika-tb.jpg

Euskarazko telebistentzat aukera berri bat ireki da Nafarroan


(Iturria: Berria.info)

Adrian Garcia

Leiho berri bat zabaldu da Nafarroan euskarazko telebistentzat. ETB lurreko telebista digitalaren bidez oraindik ikusi ezin badaiteke ere, Nafarroako Gobernuak euskara kontuan hartzen duten hiru proiekturi bost lizentzia banatu dizkie: Hamaika telebistari Iruñerrirako lizentzia bat, eta Nafarroa osorako eta Iruñerrirako bina lizentzia Xaloa elkarteari eta Abian Komunikazioari.

2006_zestoa_a.jpg

Estatuko abokatuak helegitea jarri du Zestoako Udalak kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeko hartutako erabakiaren aurka


(Iturria: uema.org)

Zestoako Udalak martxoaren 26an hartu zuen Osoko bilkuran, aho batez, kontratazioetan hizkuntza irizpideak sartzeko erabakia. Erabaki horrek jendaurrean egoteko epea igarota, Gobernu Ordezkaritzatik Carlos Urquijoren ofizio bat jaso zuen, Udalari epealdi horretan errekurtsorik jaso ez zutela egiaztatzen zuen agiria bidaltzeko eskatuz.

logo-ona.JPG

Euskararen normalizazioaren diagnostikoa konpartitzeko 7 batzar egin dira Nafarroa osoan


(Iturria: Kontseilua.org)

Nafarroan euskararen normalizazioak  dituen  zailtasunek kezkaturik, Kontseiluko bazkideak diren AEK, EHE, IKA, Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz eta Topagunea erakundeek 2013ko lehen 6 hileko honetan aurreko urtean zehar aurrera eramandako eztabaida Nafarroako euskalgintzako eragile ezberdinekin konpartitu dute

Leitzan 57 haur parte hartzen ari dira Haur Txokoan eta Udako Tailerretan, astelehenaz geroztik


Aurreko urteotan hasitako bideari jarraituz, aurten ere Haur Txokoa eta Udako Tailerrak antolatu dituzte Leitzan Euskara Mankomunitateak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Leitzako Udalak. 57 haurrek eman dute izena aurten, astebeteko lau txandatan banatuta. Jarduerak uztailaren 1ean hasi ziren, astelehenean, eta uztailaren 26an bukatuko dira.

2013ko-bai-euskarari-saria-jaso-dutenak.jpg

Eskualdeko entitateek Bai Euskarari Saria jaso zuten Durangon egindako ekitaldian


Ekainaren 28an Bai Euskarari Ziurtagiria Elkarteak 2013. urteko Bai Euskarari Sariak banatu zituen. Aurten, lehendabiziko aldiz, sari kolektibo bat eman da, eta gure eskualdean Ziurtagiria duten 44 entitateek jaso dute. Horien guztien izenean Goizuetako Umore Ona Elkarteko ordezkari Juan Inazio Loiartek eta Leitzako Kultur Taldeko Juan Mari Barriolak hartu zuten saria, Durangoko Plateruenean egindako ekitaldian.

p1030077.JPG

Maite Mutuberria eta Leire Bilbaoren Gerrak ez du izenik albumak irabazi du 2013ko Etxepare Saria


Haurrentzako album ilustratuen Etxepare Saria Nafarroako hainbat toki-entitateek antolatu eta finantziatzen dute, eta tartean da Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea ere. 2004an sortu zen saria, 9 urteko ibilbidean zenbait ezaugarri aldatu dira, eta gaur egun euskarazko album ilustratuak saritzeko deialdia da.

Aurten Etxepare sarian inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira, 31 hain zuzen ere, eta Maite Mutuberriak (Eltzaburu -Nafarroa- 1985) eta Leire Bilbaok (Ondarroa -Bizkaia-, 1978) aurkeztutako Gerrak ez du izenik albuma izan da 2013ko irabazlea.

629767226_780412b71f_b.jpg

Bai Euskarari Ziurtagiria Elkartearen 2013ko sarietako bat gure eskualdeko ziurtagiridunei


Leitza, Goizueta, Areso eta Arano eskualdean Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek jasoko dute 2013ko Bai Euskarari Sarietako bat. Horren bitartez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak gure eskualdean Bai Euskarari Ziurtagiria daukaten ostalari, merkatari, elkarte nahiz enpresen ahalegina aitortu eta saritu nahi izan ditu.