Azaroaren 23an egin zen Goizuetan Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketa. Azaro kulturaleko egitarauaren barruan egin zen euskararen aldeko lasterketa, Kontseiluak eta Goizuetako kultur taldeak antolatuta.

Aurten egin da lehendabiziko aldiz Goizuetan Euskaraz bizi nahi dut herri-lasterketa. Eguraldia oso txarra  izan zen aste osoan zehar, baina larunbat arratsalderako atertu zuen eta batere eragozpenik gabe egin zen lasterketa.

Bi mailatan banatu zen lasterketa, umeena eta gazte-helduena, eta bietan ere giro eta parte-hartze polita izan zen. 55 lagunek eman zuten izena guztira.

Herriko krosean egin ohi duten buelta txikia egin zuten umeek, eta kilometro eta erdiko ibilbidea gainerakoek. Aurretik bertso batzuk, eta ondotik zozketa.

Euskaraz bizi den herriak, herri-lasterketaren bitartez, euskaraz bizitzeko eta euskalgintza laguntzeko konpromisoa berretsi zuen.