Deialdiaren oinarriak ustez aspaldi idatzita eta Gobernuaren eskuetan dauden arren, 2013ko azaroaren erdira iritsita Nafarroako Gobernuak ez du deialdirik onartu eta, ondorioz, ez da horren inguruko deus argitaratu.

Dirulaguntza horiek, urtetik urtera murriztuz eta ia hutsaren hurrengo bihurtu direnak, toki-entitateetan eta haiei dagozkien udalerrietan euskara sustatzeko eta normalizatzeko egiten ziren jarduerak laguntzeko ematen dira. Normalean euskara zerbitzuen jarduera ekonomikoki laguntzeko dirulaguntza izaten da, nahiz eta, praktikan, zerbitzu horiek eragiten duten gastuaren oso ehuneko txikia estaltzen den Gobernuak emandakoarekin.

Urtetik urtera laguntzak txikituz eta murriztuz joan dira, euskararekin zerikusia duten gainerako alorretan bezala. Aurten, urte bukaera bertan dugula, dirulaguntzarik izanen ote den ez dakite toki-entitateek.