Urtero bezala, hemen da Araitz eta Beteluko kultur aldia. Azaroaren 30ean hasi eta abenduaren 13an amaituko da, eta ekitaldiz betea heldu da.
Araitz eta beteluko kultur aldiaren antolatzailea bertako euskara batzordea da. laguntzaileen artean Astunalde taldea, Kirol Mankomunitatea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Aralar Udal Musika Eskola eta Araxes Ikastetxea dira.
Araitz- Beteluko eguna, hitzaldiak, umeentzako saioak, tailerrak, kontzertua, bertso saioa, euskararen eguna... eta beste hainbat ekitaldi antolatu dira, eta horien guztien berri webgune honetako agendan bertan ematen da.