Edurne Elizondo
Iturria: Berria.info
Guardia Zibilak D ereduari buruz egindako txostenaren inguruan azalpenak ematera deitu zuten atzo Nafarroako Parlamentura, baina Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek ez zuen auzi horri buruz hitzik ere erran nahi izan. Bilduk eta Aralar-NaBaik eskatu zuten Iribasen agerraldia, eta atzoko saioa, hain zuzen ere, bi talde horien aurka egiteko baliatu zuen kontseilariak.
Otsailaren 7an hasiko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren bigarren edizioa. 16 taldek hartuko dute parte, eta horietako lau gure eskualdekoak dira: Leitzako bi talde eta Larraungo eta Araitz-Betelu-Larraungo bana.
Otsailaren 7an eginen du Leitzako Harrapazank taldeak (Migel Mari Elosegi “Luze”, Iñigo Ibarra, Joanes Illarregi) lehendabiziko saioa Arbizun, otsailaren 8an Larraungo Paalletan Mocedades taldeak (Arkaitz Goikoetxea, Julio Soto, Joana Ziganda, Luis Mari Larreta) Iruñean, eta egun berean ariko dira Araitz-Betelu-Larraungo Maillopetarrak taldekoak (Oskar Estanga, Aritz Saragueta, Aitor Irastortza) Txantrean. Leitzako beste taldea, Beti berandu… ta gauz onik ez!, (Ander Fuentes “Itturri”, Mikel Azpiroz, Iñigo Sagastibeltza), otsailaren 15ean hasiko da lehian, Otsagabian.
Iturria: www.uema.org
Elizondoko osasun-etxean kanpainaren berri ematen duen materiala eta eskaera-orriak biltzeko kutxa jartzeko debekua iritsi da Osasunbideatik. Antolatzaileek udaletxera pasa behar izan dute osasun etxean zegoen material guztia. Eskaera egin nahi duten herritarrek osasun-etxean jaso beharko dute eskaera-orria, behin eskaera bete eta osasun-etxeko harreran aurkeztuta, kopia orria Iruritako kontsultategian edo Elizondoko udaletxean egongo den kutxan utzi beharko dute.
Aitor Renteria
Iturria: berria.info
Frantziako Asanblea Nazionalak Euroituna berresteko proposamena onartu du. 529 diputaturen artean 510 boz izan ziren atzoko saioan: 361 boz konstituzioa aldatzearen aldekoak, eta 149, aurkakoak. Prozedura laburra izan zen. Orotara oren erdi iraun zuen bozketak eta bozen azalpenak. Colette Capdevielle Baionako diputatu sozialistak nabarmendu zuen bozketaren helburua dela gobernuari erakustea gehiengo zabala duela hizkuntza gutxituen aldeko lege xedea aurkezteko. Gobernuak bere egiten badu proposamena, erreferenduma egin beharra saihestuko luke. Gisa berean, proposamena senatuan aztertzea baztertuko luke aukera horrek.
BARDOAK taldekako bertso ekimena da. 2012.ean egin zen lehendabiziko aldiz, arrakasta handiz, eta aurten ere eginen da, otsailaren 7tik aurrera. Ekimenean gure eskualdeko lau taldek parte hartuko dute, Leitzako bik eta Larraun eta Araizko banak.
Iturria: uema.org
200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldian. Bertan, lurralde-antolamenduak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duen eragina aztertu dute. Euskal Herriko kasu batzuk ezagutzeaz gain, Aland Uharteak, Flandria eta Galeseko ordezkariak ere entzuteko aukera izan dugu bertan. Antolatzaileak pozik daude jardunaldiak sortarazi duen interesarekin eta konpromisoa hartu dute ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa) izeneko tresna definitzeko, bigarren jardunaldi batean aurkezteko.
Hauek dira jardunaldiaren ondorio eta erronkak:
Euskaltzaleen Topaguneak jarri du martxan webgunea. Oinarrizko hiztegia biltzen du, euskaratik beste 35 hizkuntzatara, eta alderantziz. Helburua, hainbat hizkuntzaren hiztunak elkartzea.
Iturria: www.kontseilua.org
Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk "Hizkuntza eta Lurraldea. Lurraldea eta Hizkuntza" jardunaldia antolatu dute hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremana aztertzeko helburuarekin. Euskal Herriko kasu batzuk ezagutzeaz gain, Aland Uharteak, Flandria eta Galeseko ordezkariak ere entzuteko aukera izango dugu bertan. Topaketak urtarrilaren 16 eta 17an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.org