Leitzako bertso-eskolak 2013. ikasturteko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena egiteko ikastaroa antolatu du.
Bertso-eskolak deia egin du bertsolari txapelketako saioak eta saioetako gorabeherak oro har jarraitu nahi dutenak elkartu eta elkarrekin horren guztiaren segimendua egiteko.
Interesa dutenak astertetan elkartuko dira, eta saioetako bertsorik onenak entzun, abestu eta aztertuko dituzte, baita doinu berriak ere, eta saioetako bitxikeriei eta sailkapenari begiratuko diote.
Tailerra irekia da eta astean ordubetez eginen da. Urrian hasi eta txapelketa bukatu arte iraunen du.