Garikoitz Goikoetxea
Iturria: www.berria.info
Ikasleen «bizikidetza» bultzatzeko, jarduera batzuk elkarrekin egingo dituzte Nafarroan eredu desberdinetan aritzen diren eskoletan
Parlamentuak eskola publikorako egin zuen mozioa, baina itunpekora zabaldu du UPNk
Aresoko euskara taldeak eta euskara zerbitzuak antolatuta, hizkuntza eskubideen inguruko tailer-hitzaldia egin da Areson, martxoaren 26an. 14 lagun elkartu ziren solasaldian, hizkuntza eskubideen inguruko argibideak jaso eta gogoeta egiteko.
Edurne Elizondo
Iturria: www.berria.info
Euskalgintzako taldeek, Sasoia elkarteak eta ELA, LAB eta EILAS sindikatuek jaso dituzte datuak, matrikulazio kanpainan
Udalari emanen dizkiote, eta lan saioa egiten ahaleginduko dira hiriko agintariekin
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak antolatuta, hizkuntza eskubideen inguruko tailerra eginen da asteazkenean, hilaren 26an, Aresoko udaletxean. Hitzaldia Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik emanen du, eta herritar guztientzako irekia izanen da. Hizkuntza eskubidak zer diren, non jasotzen diren, nola erabil eta aldarrika daitezkeen eta horren inguruko beste hainbat argibide emanen dira bertan, eta herritarren galderak eta zalantzak argitzeko ere baliatuko da solasaldia. Tailerra arratsaldeko 7etan izanen da, Aresoko udaletxean.
Urtzi Urkizu
Iturria: www.berria.info
Euskararen erabilera planen helburuak zehazteko urtea izan zuten 2013a Uemako udalek. Behin diseinua eginda, pausoak ematen jarraitzen dute, administrazioan euskararen egoera hobetzeko.
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, UEMArekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin batera, mediku nahiz pediatra euskalduna eskatzeko ekimena antolatu du. Gure eskualdean, zehazki, pediatra euskalduna izateko eskaera landuko da bereziki, eta horretarako gurasoen eskaera sinatuak bildu eta bideratuko dira.
Ekimen honen inguruko bideoa hemen: http://vimeo.com/89094287
Iturria: www.uema.org
Leitza, Lesaka, Araitz, Igantzi, Goizueta, Basaburua, Baztan eta Larraungo udal ordezkariek salatu dutenez, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikak euskara eremu publikotik erabat desagerrarazi nahi du. Nafarroako euskalgintzak bizi duen egoeraren aitzinean “kezkatuta eta haserre” agertu dira UEMAko ordezkariak. Euskara sustatzeko diru laguntzarik gabe, udaletatik hizkuntza politika aurrerakoiak bultzatzeko egiten ari diren “ahalegina” azpimarratu dute.
Berria telebistan agerraldiaren bideoa ikus daiteke.
Iturria: erabili.com
Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko kide guztiek (15 kidek) emandako dimisioek Euskaltzaindiaren gogoeta-aldia ekarri zuen zuzendaritzarekin sortutako tirabirak konpontzeko. Orain lortu diren akordioek ez dute Gramatika Batzordeko kide guztien adostasuna ziurtatzen. Gramatika Batzordeak datorren ostiralean, 2014-03-07, izango du akordioa lortu osteko lehenengo bilera eta bertan ikusiko da adostasun maila zenbatekoa den.