Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak antolatuta, hizkuntza eskubideen inguruko tailerra eginen da asteazkenean, hilaren 26an, Aresoko udaletxean. Hitzaldia Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik emanen du, eta herritar guztientzako irekia izanen da. Hizkuntza eskubidak zer diren, non jasotzen diren, nola erabil eta aldarrika daitezkeen eta horren inguruko beste hainbat argibide emanen dira bertan, eta herritarren galderak eta zalantzak argitzeko ere baliatuko da solasaldia. Tailerra arratsaldeko 7etan izanen da, Aresoko udaletxean.