Aresoko euskara taldeak eta euskara zerbitzuak antolatuta, hizkuntza eskubideen inguruko tailer-hitzaldia egin da Areson, martxoaren 26an. 14 lagun elkartu ziren solasaldian, hizkuntza eskubideen inguruko argibideak jaso eta gogoeta egiteko.
Saioan Garbiñe Petriati Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria izan zen. Bertaratutakoei hizkuntza eskubideak zer diren azaldu zien Petriatik, eta horien urraketak salatzeko, zalantzak argitzeko ,zoriontzeko, kexatzeko... zer egin dezakegun ere ikasi zuten. Orain arte ezezaguna zen askorentzat atal hau, baina hemendik aurrera guztion artean euskararen aldeko gauza txikiak lortzen joateko beste iturri bat daukagula ikusarazi zuen Areson egindako solasaldiak.