Goiburuko tituloa
p1010028.JPG

66 haurrek eman dute izena Leitzan antolatutako udako Haur Txokoan eta Tailerretan


Urtero, uda iristen denean, Leitzako haurrentzat Haur Txokoa eta Tailerrak antolatzen dituzte euskara zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak, Leitzako Udalaren laguntzarekin. Aurtengo edizioan 66 haurrek eman dute izena, 19k Haur Txokoan eta 47k tailerretan. Uztaileko 4 astetan zehar hainbat ekintza eta jarduerarekin osatutako programazioa gauzatuko dute, herriko 5 begiralek lagunduta.

udalerri-euskaldunen-eguna-2014.jpg

Giro ederra eta parte-hartze handia Udalerri Euskaldunen Egunean


Iturria: www.uema.org

Pasa den larunbatean ospatu zen, Tolosan, Udalerri Euskaldunen Eguna, lehen aldiz. Festa giroa gailendu zen egunaren hasieratik eta arrakastaz gauzatu zen aurreikusitako egitaraua. Euskararen arnasguneak sendotzeko aldarrikapena, umorea eta festa uztartu zituzten parte hartu zutenek.

leitzan-ere-euskaraz-gara.jpg

Leitzatik ere Udalerri Euskaldunen Egunean parte hartzeko deia


Duela gutxi goizuetarrek egin zuten Udalerri Euskaldunen Egunean parte hartzeko deia, "EUSKARAZ GARA" esaldia mosaiko baten bidez  osatuz. Leitzatik etorri da ondoren deia, hori ere mosaiko baten bitartez. Amazabal Institutuko ikasleek egin dute deialdia, eta larunbate honetan Tolosan eginen den egun horretara joatera gonbidatu dituzte herritar guztiak.

mediku-euskalduna-2.jpg

Eskualdeko udalek bat egin dute pediatra euskalduna eskatzeko eskaerarekin


Pediatra eta oro har osasun zerbitzu euskalduna eskatzeko ekimena antolatu da Leitza, Goizueta eta Areson, euskalgintzak bultzatuta eta hainbat gurasok babestuta, eta udalak ere ekimen horrekin bat egiten ari dira, mozioen bitartez. Mozioa Goizuetan eta Leitzan aztertu eta onartu da, eta Areson hurrengo batzarreko gai zerrendan sartuko da.

Hau da mozioak dioena, hitzez hitz:

agerraildia-pediatra-euskalduna.JPG

Pediatra eta osasun zerbitzu euskalduna eskatzeko agerraldia


Leitzan, Goizuetan eta Areson (eskualde horretan UEMAn dauden hiru herriak) egiten ari den ekimenaren barruan, agerraldia egin dute Euskara Mankomunitateak, eskualdeko euskalgintzak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, UEMAk eta hainbat herritarrek. Agerraldian, pediatra euskalduna eskatzeko egin den eskaera bilketaren berri eman dute, eta ekimenaren inguruko beste hainbat argibide ere eman dituzte.

mosaikoa-euskaraz-gara2.jpg

Goizuetako herritarrek Udalerri Euskaldunen Egunera joateko deia egin dute


Orain arte UEMA Eguna izan dena aurten Udalerri Euskaldunen Eguna izanen da. Tolosan  eginen da, ekainaren 14an. Goizuetako herritarrek egun horretan parte hartzeko eta bertara joateko deia egin dute, eta horretarako “Euskaraz Gara” leloarekin mosaiko bat osatu dute, argazkian ikus daitekeen moduan.

berria-uema.jpg

UEMAk eta Berria Taldeak euskarazko hedabideen zabalkundean eragiteko eta Berria berria ezagutzera emateko kanpaina egingo dute


Iturria: www.uema.org

Maren Belastegik, UEMAko lehendakariak, eta Iban Arregik, Berria Taldeko kontseilari ordezkariak, egin dute kanpainaren aurkezpena Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Hauxe da hitzez hitz agerraldiko testua:

dsc_1182.JPG

Leitzako irakurle taldeak uda aurreko azkeneko saioa egin du Kirmen Uriberekin batera


Maiatzean egin du Leitzako irakurle taldeak ikasturte honetako azkeneko saioa. Saio horretarako Bilbao – New York – Bilbao eleberria irakurri zuten taldeko kide guztiek, eta liburuaren egilea bera, Kirmen Uribe ondarroarra, etorri zen saiora. Idazlearekin  batera, horrenbestez, aritu ziren irakurle taldeko kide guztiak liburuaren inguruko  hainbat alderdiz eta jakingarriz hizketan.