Goiburuko tituloa
larunblai-kartela-2014.jpg

LARUNBLAIN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK


Ikasturte honetan ere, Larraungo eta Lekunberriko umeek, Larunblain parte hartzeko aukera izanen dute. Saioak urrian hasiko dira, larunbatetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Larunblain izena emateko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri: 948 504400 telefono zenbakian edo larbeleareuskaraz@iparmank.org posta helbide elektronikoan.

Izena emateko azken eguna: irailak 19

matrikulazio-kanpaina.jpg

Izena eman euskaltegian!


2014-2015eko matrikulazio kanpaina

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Malerrekako Mankomunitateak eta Baztango Udalak, IKA, AEK eta Xaloa Telebistaren laguntzarekin antolatutako kanpainaren bidez, 2014-2015  ikasturtean herritarrei euskara ikasi eta hobetzeko deia luzatu nahi diete.

Izan ere, Nafarroako mendialde honetan euskarak gero eta toki handiagoa du gizarte bizitzan, herritar anitzek beren eguneroko jardunetan erabiltzen du eta haur-gaztetxo ia guztiak hizkuntza horretan eskolatzen dira.

uemaren-agerraildiaren-betoaz.jpg

UEMAren legebiltzarreko agerraldiari ezezkoa


Iturria: uema.org

UEMAk Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritza batzordean agerraldia egiteko EHBildu eta NaBai talde parlamentarioek egindako eskaerari ezezkoa eman diote UPN, PP eta PSNko ordezkariek. Eneka Maiz eta Jon Abrilek, UEMAren Zuzendaritza batzordeko kideek, idatzitako iritzi arikuluan oso larritzat jo dute gertatutakoa. "Hartutako erabakiarekin, Mankomunitatea bera ez ezik euskalgintza osoa mespretxatu eta gutxietsi dutela uste dugu".

Ziburuko ikastola kanporatzea erabaki du Paueko Auzitegiak


Maddi Ane Txoperena Iribarren

Iturria: berria.eus

 

Zazpi egun barri lekuak husti ezean, eguneko ehum euroko isuna jasoko du ikastolak.

Frederique Davous Paueko epaileak deliberatu du Ziburuko ikastolak eskolatik alde egin behar duela.

Astebeteko epea du ikastolak bertze leku bat bilatzeko

EUSKARA IKASLEENTZAKO DIRULAGUNTZAK


Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak euskara ikasleentzako dirulaguntzen deialdia zabaldu du. Dirulaguntzak, 2013ko irailaren 1etik 2014ko abuztuaren 31 arte egindako ikastaroentzako dira. Eskaerak irailaren 1etik 15era aurkeztu daitezke mankomunitatea osatzen duten udaletan edo euskara zerbitzuetako bulegoetan.

"Dinamika makrorik ez dago"


Iturria: www.berria.eus

BERRIAK euskararen egoerari buruz eta hizkuntza politikaren norabideari buruz euskalgintzako kide esanguratsuekin egindako zenbait elkarrizketa argitaratzen ari da egunotan. Zazpigarrena Joxe manuel Odriozola idazleari egin diote

"Euskara beti erabili beharko dugu beste hizkuntza batzuekin"


Iturria: www.berria.eus

BERRIAK euskararen egoerari buruz eta hizkuntza politikaren norabideari buruz euskalgintzako kide esanguratsuekin egindako zenbait elkarrizketa argitaratzen ari da egunotan. SeigarrenaEsti Amorrortu irakasleari egin diote

olatz.jpg

"Euskara informala eskuratzeko beste zerbait behar dugu"


Iturria: www.berria.eus

BERRIAK euskararen egoerari buruz eta hizkuntza politikaren norabideari buruz euskalgintzako kide esanguratsuekin egindako zenbait elkarrizketa argitaratzen ari da egunotan. Laugarrena Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko kideari egin diote