Irurria: euskarabidea.es
Nafarroako Gobernuak euskara udal eremuan erabiltzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia ebatzi zuen 2014ko urrian. Deialdiaren diru hornidura 147.000 eurokoa da eta kopuru hori Nafarroa osoko toki entitateek onarturiko urteko jarduera planak finantzatzera bideratuko da. Deialdi honek Nafarroako 40 udal eta mankomunitatek, banaka nahiz elkarturik, aurkezturiko jarduerak eta egitasmoak ordaintzen lagunduko du.
Toki entitateek Euskarabidera igorri dituzten egiaztagiriak aztertu ondoren, 140.814,41 euro ordaintzeko agindu da, ondoko toki entitate hauei:
Eider Madina Berasategi
Iturria: Argia.eus
Zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko oztopoek buruhauste ugari eragiten dizkiete Nafarroako herritar, eragile eta udalerri askori. Artifizialki sortutako muga linguistikoaren legeak arautzen duenez zonalde euskalduneko herritarrek eremu publikoan euskaraz aritzeko eskubide osoa dute. Halere, zenbait sektoretako langileei ez zaie bertako hizkuntza jakitea eskatzen eta herritarrak gaztelaniara jotzera behartuta daude. Osasungintzan eta liburutegien sarean ematen dira urraketa horietako asko.
Abenduaren 26an Kale edo bale… Balikebale! lehiaketa egin zen Leitzan. Zinemako sarrera guztiak aldez aurretik salduta, zinema bete-betea eta giro apartarekin, Leitzari buruzko jakingarriak eta ezagutza ardatz izan dituen lehiaketa egin zen. Bederatzi ariketa eta finalarekin osatu zen saioa eta, nor baino nor, lau talde lehiatu ziren. Finalera bi talde iritsi ziren, eta Tomas Erbitik, Olatz Alduntzinek eta Oihan Alduntzinek osatutako hirukoteak irabazi zuen lehiaketa. Saio interesgarria, bizia eta dibertigarria izan zen, eta tartetxo atsegin bat igarotzeaz gain, Leitzari buruzko hainbat kontu ikasteko ere balioko zien joandako guztiei.
Urtero egiten den moduan, Eguberrietako oporretan haurrentzako tailerrak antolatu ditu eskualdeko euskara zerbitzuak. Abenduaren 29an eta 31n eginen dira Goizuetan, eta abenduaren 30ean Aranon. 10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko dira, eta Dindaia fundazioko begiraleak arduratuko dira tailerren kudeaketaz. 30 haur inguruk eman dute izena dagoeneko, eta Goizuetako eskolan eta Aranoko elkartean elkartuko dira aipatutako egun horietan.
Iturria: uema.eus
Asko dira EAEn Espainiako Gobernuaren ordezkaria den Carlos Urkixoren eskutik helegiteak jaso dituzten udalak. Oraingoan, Aduna, Arama, Altzaga, Antzuola, Bergara eta Itsasondoko udalek jaso dituzte aktak euskara hutsez bidaltzeagatik. Bihar, Eusko Jaurlaritzak deituta HAKOBAren bilera egingo da gaia lantzeko.
Abenduaren 26an Kale edo Bale… Balikebale! Lehiaketa eginen da Leitzan. Dagoeneko izen ematea bukatuta, lau talde lehiatuko dira Leitza erdigunean izanen duen lehiaketa horretan. Zinean izanen da ekitaldia, gaueko 10etan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude 4 €-tan Astitz eta Maimur liburu-dendetan eta Peritza nahiz Torrea tabernetan.
Araitzen eta Larraunen pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina abiatu da. UEMAk, euskalgintzako beste hainbat erakundeekin elkarlanean, koordinatutako egitasmoa Nafarroako beste udalerri batzuekin batera garatuko dute Araitzek eta Larraunek.
Aresoko kultur astearen barrenean hainbat ekintza antolatu ditu Aresoko pesta batzordeak asteburu honetarako, guztiak ere euskararekin lotuak. Azaroaren 28an, ostiralarekin, “Euskararen kate hautsiak” liburuaren aurkezpena eta “Euskara ospela eta egutera” dokumentala Dabid Anauten eskutik, udaletxeko erabilera anitzeko gelan 19:00etan. Ondoren udaletxeko gela berriaren inauguruazioa eta pintxoak. Eta larunbatean euskararen eguna ospatuko da. Honako da egitaraua:
Egun osoan baserritarrez jantzita ibiliko gara eta ateratako dirua Ziburuko ikastolari laguntzeko izango da.
11:00 Haurrentzat margotzeko txokoa
11:30 Herriko pilotarien arteko pilota partiduak
12:30 Leitzako harri tiratzaileen harri tira erakustaldia
Goizean zehar informazio postua, pintxoak eta musika plazan.
14:00 Bazkaria Pake-Tokin. Prezioa: helduak 20 euro eta haurrak (5-12 urte bitartean) 10 euro. Menua:
-Entsalada mixtoa; haragi zopa; gisadua; limoi musa; kafea eta kopa
Bazkal ondoren Gorka eta Olatz trikitilariak eta eskolako haurren bertsoak
17:30 Berastegiko batukada taldea herrin zehar
19:00 Taloak beheko trinketean