Abenduaren 26an Kale edo Bale… Balikebale! Lehiaketa eginen da Leitzan. Dagoeneko izen ematea bukatuta, lau talde lehiatuko dira Leitza erdigunean izanen duen lehiaketa horretan. Zinean izanen da ekitaldia, gaueko 10etan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude 4 €-tan Astitz eta Maimur liburu-dendetan eta Peritza  nahiz Torrea tabernetan.