Goiburuko tituloa
lh_ep-1.jpg

Euskarazko udalekuen eskaintza zabala argitalpen batean bilduta


Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatetak, Nafarroako beste hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera, euskarazko udalekuen eskaintza bildu du argitalpen batean.



Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dira. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen da; guztira hamasei proposamen bildu dira. Bestean DBHko ikasleei zuzendutako eskaintza jaso da; kasu horretan hamahiru eskaintza dira.



Esku-orrietan udaleku bakoitzaren antolatzailea nor den, zein adinetarako den, datak eta prezioak ematen dira, baita informazio gehiago lortzeko helbideak eta telefonoak ere. Eskualdeko euskara zerbitzuek eskualdeko Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe guztietan banatu dituzte esku-orriak, paperean edo pdf formatuan.

 

Nafarroa osoa eremu "ez euskaldun" bihurtuta


Administrazioan euskaraz taldea

iturria: eustatu.eus

Hauxe da ondorioa: Nafarroako Gobernuak lanpostuak Nafarroa osorako ateratzen dituenez, hizkuntz eremuak alboratzen ditu. Hau poza! Euskalgintzaren aspaldiko aldarrikapena. Arazoa da hizkuntz eremuak alboratuta, Nafarroa osoa eremu “ez euskaldun” bihurtzen duela.

.../...

korrika-19.jpg

Korrika arrakastatsua gure eskualdean


Eguraldi ezin eskasagoa, hotza eta euria, ordua ere halaxekoa, baina horrek ez zuen kokildu gure herriotako jendea Korrikarekin bat egiteko garaian. Ederra izan zen Korrikaren pasaera gurean, beti izaten den bezala, eta berriz ere ikusi ahal izan genuen euskararen aldeko ekimen honek baduela zerbait berezia, jendea zinez hunkitzen duena.

Gure eskualdeko kilometroak, Larraunen egindakoak eta Leitzan nahiz Areson egindakoak, hemen ikus daitezke (Lekunberri eta Leitza hautatu behar dira. Leitzako lehendabizikoak Lekunberriko bideoan daude):

Korrika Larraunen, Leitzan eta Areson

 

irudia.jpg

Dantza afrikar eta batukada tailerra Larraun eta Lekunberriko gazteentzako


Larunbat honetan, hilak 28, dantza afrikar eta batukada tailerrean parte hartzeko aukera izango dute Lekunberri eta Larraungo 12 eta 16 urte bitarteko gazteek. Tailerra Lekunberriko kiroldegian izango da 19:30etik 22:00etara bitartean, eta tartean afaria egingo da. Horretarako, norberak bere ogitartekoa eraman beharko du etxetik, eta bertan freskagarriak banatuko dira.

.../...

dsc01989.JPG

Korrika gure eskualdera etorriko da asteburuan


Lehendik ere iragarrita dago, baina berriz ere gogoraraztea ez da gaizki etorriko. Korrika martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik, eta 21ean, goizaldean, gure eskualdera iritsiko da. Ostiralean 23:00ak aldera Iruñetik pasatu ondoren, Irurtzun aldera abiatuko da, eta hortik sartuko da gure eskualdean. Madotz (02:43), Oderitz 02:56), Astitz (03:08), Alli (03:26), Lekunberri (03:42), Uitzi (04:10) eta Leitzatik (05:02) pasako da. Eskualdeko hainbat udal, elkarte, talde, enpresa, eragile eta herritarrek lasterketarekin bat egin dute korrika laguntzaile edo korrikalagun bihurtuz, edo kilometroa erosiz.

Korrika pasatzen denean, ekimen indartsu hau laguntzeko beste modu bat izanen dugu, lasterketan bertan  parte hartuz eta euskararen aldeko aldarrikapena lau haizetara zabalduz. Aurreko edizioetan bezala, ziur oraingoan ere gure eskualdeko herrietako makina bat lagun egonen dela ibilbidean zehar Korrika laguntzeko eta bertan parte hartzeko prest.

Baimenak ere ez euskaraz


Garikoitz Goikoetxea

www.berria.eus

 

Aktak, kontratu publikoetarako hizkuntz irizpideak, euskara planak, diru laguntzak. Azken hilabeteetan pilatu egin dira euskara aintzat hartzeagatik udalek jasotako salaketak. Eusko Jaurlaritzari heldu zaio ohartarazpena orain. Tabakoari buruzko kartelak eta agiriak ele bitan jartzea proposatu du —tabernetan, esate baterako—, eta ezetz erantzun dio Espainiak. Saltokietan adierazi behar dute zigarretak saltzeko baimena dutela, eta agiria Madrilek egiten du. Ez du ele biz egingo: administrazio hizkuntza gaztelania dela dio.

.../...

korrika-19-1.png

KORRIKA gero eta hurbilago, eskualdea mugitzen hasi da


KORRIKAren 19. edizioa laster hasiko da. Ohi bezala, Korrika pasa aurretik hainbat ekitaldi antolatu da, euskararen aldeko lasterketari eta euskarari beste bultzadatxo bat emateko asmoz. Korrika kulturalaren barruan antolatutako ekintzak, eskolekin elkarlanean antolatzen diren Korrika txikiak…

 

Besteak beste, honakoak antolatu dira gure eskualdean:

 

.- Martxoaren 8an, igandea, kantu poteoa Lekunberrin, plazatik hasita, 12:00etan.

.- Martxoaren 13an, ostirala, Aralar Musika Eskolaren kontzertua Beteluko Araxes Ikastetxean.

.- Martxoaren 14an, larunbata, Hodei magoaren emanaldia Aresoko plazan, 17:00etan.

.- Martxoaren 17an, asteartea, Araxes ikastetxeko ikasleentzako Araitz-Beteluko ahotsak liburuaren aurkezpena Kontxi Arraztio eta Amaia Apaolazarekin.

.- Martxoaren 18an, asteazkena, Korrika Txikia Beteluko eskolatik abiatuta, 12:00etan.

.- Martxoaren 18an, asteazkena, Korrika Txikia Leitzako eskolatik abiatuta, 11:30ean.

-Martxoaren 18an, asteazkena, Korrika Txikia Jauntsarasko eskolatik abiatuta. 12:30ean 

- Martxoaren 20an, ostirala, Korrikari harrera trikitixarekin, Arraitzen, 14:30ean

                                 Korri, Xalto eta Brinko pailazoen emanaldia, Arraitzen, 16:30ean

                                            Txokolatada, Arraizko ostatuan, 17:00etan          

.- Martxoaren 20an, ostirala, Korrika Txikia Aresoko eskolatik abiatuta, 15:30ean.

.- Martxoaren 20an, ostirala, bertso afaria Astizko aterpetxean, 21:00etan, eskualdeko bertsolariekin.

.- Martxoaren 20an, ostirala, afaria Leitzako Torrea tabernan, 22:00etan.

.- Martxoaren 27an, ostirala, Korrika Txikia Lekunberriko eskolatik abiatuta, 15:15ean.

.- Martxoaren 28an, larunbata, Musika Eskolako Gazte eta Haur Abesbatzaren emanaldia Lekunberriko kiroldegian, 18:30ean.

 

Interneteko joko batek euskarazko zenbat hitz dakizkigun neurtzen du


www.eitb.eus

BCBL zentroak eta EHUk aplikazio bat prestatu dute, euskarazko hitzei lotutako mekanismo psikolinguistikoen berri jasotzeko. Erabiltzaileak euskarazko zenbat hitz dakizkien neurtzen du.

Basque Center on Cognition, Brain and Language neurozientzia zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak aplikazio bat prestatu dute, pertsona batek euskarazko zenbat hitz dakizkien bost minutuan neurtzeko.

.../...