Argiatik harturiko albistea
Film laburren lehiaketa antolatu du laugarren aldiz Euskaraz bizi nahi dut dinamikak. Profesionalen edo amateurren atalean aurkeztu ahalko dira lanak abuztuaren 24a baino lehen.
www.berria.eus
Azken mapa soziolinguistikoko datuak ez dira oso fidagarriak herri txikietarako, eta azterketa egitea adostu dute euskara mankomunitateek.
Kezka eragin zuten azken mapa soziolinguistikoaren datuek Nafarroako eremu euskaldunean. Egoera portzentajetan azterturik, atzerakada agertu zuten datuek: euskal hiztunen ehunekoa duela hogei urte baino bi puntu txikiagoa (%58), eta etxeko erabilera, zazpi puntu apalagoa (%34). Jaitsiera hori aztertu nahian jardun dira azken hilabeteetan. Ikerketa sakonagoa egingo dute mendialdeko mankomunitateek: 12-16 urteko gaztetxo guztiekin inkesta bat egingo dute, eta beste bat 16 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten gurasoekin. Egoeraren gakoak eskuratu nahi dituzte.
.../...
Pello Añorgaren eta Jokin Mitxelenaren Munstroek pixa egiten dute ohean albumak irabazi du 2015eko Etxepare saria.
Liburuak erosteko 30 euroko bi txeke zozketatu dira Larraintzarko liburutegian
Urtero, uda iristen denean, Leitzako haurrentzat haur txokoa eta tailerrak antolatzen dituzte euskara zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak, Leitzako Udalaren laguntzarekin. Aurtengo edizioan 74 haurrek eman dute izena, 18k haur txokoan eta 56k tailerretan. Ekainaren 29Uztaileko 4 astetan zehar hainbat ekintza eta jarduerarekin osatutako programazioa gauzatuko dute, herriko 5 begiralek lagunduta.
www.berria.eus
2014ko Hizkuntza eskubideen egoera Euskal Herrian txostena aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Egoera hobetu ez bada ere, herritarrek lortutako aldaketak nabarmendu dituzte.
.../...
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak .org luzapena erabili du orain arte. Aurrerantzean, euskalgintzako eta euskal kulturgintzako hainbat eragilek egin duen moduan, .eus luzapena erabiliko du. Beraz, Mankomunitatearen webgunearen helbide berria www.iparmank.eus izanen da, eta euskara zerbitzuetako posta helbideak honakoak: laga@iparmank.eus, ezubioa@iparmank.eus eta larbeleareuskaraz@iparmank.org.
Urtero, uda iristen denean, Leitzako haurrentzat Haur Txokoa eta Tailerrak antolatzen dituzte euskara zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak, Leitzako Udalaren laguntzarekin. Aurten ere hala izanen da, eta ekainaren 3tik 9ra bitarteko egunetan eman ahalko da izena, Leitzako udaletxean bertan.
Lau asteko iraupena izanen du jarduerak, ekainaren 29tik uztailaren 24a arte hain zuzen ere, eta hau hezkuntza eta lehen hezkuntzako haurrek eman dezakete izena. Asteka antolatuta daude Haur Txokoa eta Tailerrak, eta nahi den aste kopurua aukera dezake izena ematen duenak. Argibide gehiago behar izanez gero euskara zerbitzura (948510814) edo gizarte zerbitzura (948510840) deitu daiteke.