Argiatik harturiko albistea

 

Film laburren lehiaketa antolatu du laugarren aldiz Euskaraz bizi nahi dut dinamikak. Profesionalen edo amateurren atalean aurkeztu ahalko dira lanak abuztuaren 24a baino lehen.

 

Laburren gaia euskaraz bizitzeko nahia izanen da, eta edozein genero hauta dezake egileak. Gehienez 15 minutuko iraupena izan beharko dute, eta kalitate ezaugarriak Euskaraz bizi nahi dut webgunean zehaztu dituzte.

Laugarren edizioan ere Donostiako Zinemaldiarekin lotura izanen du lehiaketak: hamar laburrik onenak Zinemaldiko egitarau ofizialean proiektatuko dira. Sariei dagokienez, profesionalen eta amateurren atalak bereizi dituzte: 2.000, 1.000 eta 500 euroko sariak jasoko dituzte profesionaletako lehen hiruek, eta 1.000, 500 eta 250 euro amateurrekoek.

“Euskaraz bizi nahi dut” pentsamenduaren zabalpena da lehiaketaren helburua, gure hizkuntzaren normalizazioaren alde ikus-entzunezkoen alorretik ekarpena egitea.