Goiburuko tituloa
xapo14_web-1.jpg

Kalean da XAPO aldizkariaren XIV. zenbakia


Urtean behin argitaratzen dute XAPO aldizkaria Goizuetako Kultur Taldeak eta Udalaren euskara zerbitzuak. Egunotan herriko etxe guztietan banatu dena XIV. zenbakia da, eta ohi bezala herria eta herritarrak ditu protagonista: erreportajeak, atzera begirako kronikak, elkarrizketak, herriko irudiak, bertsoak, herriari buruzko jakingarriak eta bitxikeriak… 28 orrialdeko aldizkariak Goizueta hobeki ezagutzeko hainbat osagai ematen ditu, eta dagoeneko herriko etxe eta baserri guztietan banatu da, denon gozagarri. Webgune honetan bertan ere aldizkariaren pdf-a ikusi eta deskarga daiteke, argitalpenak atalean.

ur-festa-igerilekuan2.JPG

Ikasturteari amaiera emateko, ur festa


Euskara Zerbitzuak eta Gizarte Zerbitzuek, Larraun eta Lekunberriko Udalekin batera, hainbat ekintza antolatu dituzte ikasturtean zehar  12-16 urte bitarteko gazteentzako.

 

2014 urtearen erdian Lekunberriko eta Larraungo Udalekin  eta zonaldeko gazteekin bildu  ziren Euskara Zerbitzua eta Gizarte Zerbitzua,  aisialdiko proposamen bat aurkezteko asmoarekin.

 

Proposamena ilusioz jaso zen gazteen artetik, eta udalek ere modu onean ikusi zuten. Hori dela eta,  gazteek egindako proposamenak kontuan izanda,  urrian jarri zen martxan egitasmoa. Bi ekitaldi egin ziren iaz: ur festa urrian eta zinema saioa azaroan.

.../...

irunekohaurreskolak-txikia1-300x200.jpg

Iruñean 58 haur geratu da plazarik gabe euskarazko haur eskoletan


kontseilua.eus

Kontseiluaren baitan biltzen den Iruñeko euskalgintzak haur eskolak euskaldundu daitezen daraman dinamikaren lanean segitzen du. Aurre matrikulazio garaia igarota, datuak jaso eta hauen gaineko irakurketa plazaratu nahi du. Dagoen eskariari erantzuteko nahikoa eskaintza ez dago oraindik. Hauteskundeen ondoren sortzen den udal-taldeak arazo honi irtenbidea eman beharko diola aldarrikatu dute.

.../...

arnasguneen-tailerra.jpg

Arnasguneak: tresnak, gakoak eta jarrerak


Iturria: uema.eus

Euskararen arnasguneen inguruko tailerrak izandako arrakastaren ondotik, formazio eskaintza berritu du UEMAk. Itsasondon egin dute lehen formazio saioa eta "gustora" agertu dira, bai parte hartzaileak, eta baita UEMAko teknikariak ere. Adunan eta Berastegin maiatzerako jarri dituzte hitzorduak eta datozen hilabeteetan hainbat herritan egingo dituzte antzeko saioak.

.../...

leitzako-udaletxea.jpg

Leitzako Udalaren hizkuntza politika neurtu du Kontseiluak


Kontseiluak 2014. urtean egindako neurketaren emaitza aurkeztu du. Udalen hizkuntza politika da, hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko 119 hiri eta herritan Kontseiluak neurtu duena. Neurtu den horietako bat da Leitza —gure eskualdean neurtu den bakarra—, eta emaitza zehatzak Interneten ikus daitezke, helbide honetan:

http://kontseilua.eus/udal-neurketak/

Kontseiluko ordezkariek adierazi duten moduan, egindako neurketak oso emaitza desorekatua erakutsi du, hainbat udaletan euskara normalizatzeko ahalegin handia egiten ari delako baina ia urratsik eman dutenak ere badaudelako, eta tartean era guztietako egoerak. UEMAko udalak izan ohi dira, eta Leitzakoa tartean, lau urtean behin egiten den neurketa honetan emaitzarik onena islatzen dutenak.

Kontseiluak neurketaz egin duen balorazioa, bestalde, hemen ikus daiteke:

http://kontseilua.eus/udaletako-hizkuntza-politikaren-azterketa-2015/

herri-urrats.jpg

Maiatzaren 10ean Herri Urratsera joateko autobusa aterako da eskualdetik


Maiatzaren 10ean izango da, Senperen, aurtengo Herri Urrats festa, eta bertara joateko autobusa aterako da eskualdetik. Autobusa hiru lekutan har daiteke:

            Lekunberri: 8:00etan (pilotalekuan)

            Jauntsarats: 8:15ean (eskolan)

            Larraintzar: 8:30ean (pilotalekuan)

.../...

sam_0499.JPG

Aresoko eta Goizuetako eragileek eta herritarrek anaitasunako ekitaldian parte hartzeko deia egin dute


Apirilaren 25ean, Kontseiluak eta Nafarroako euskalgintzak deituta, euskararen aldeko ekitaldi indartsua eginen da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Gure eskualdean ere ekitaldi horretara joateko deia egin eta zabaldu da eta,  besteak beste, Goizuetako eta Aresoko herritarrek bideo grabaketa batzuen bitartez animatu dituzte herritarrak bertara joateko.

Deialdia egiteko garaian, beraz, herri hauetako eragileak inplikatu dira, eta elkarri bota diote erronka larunbateko ekitaldian bertan izateko.

Hauek dira Areson deialdia egin duten eragileak: euskara taldea, guraso elkartea, antzerki taldea, Lagun Artea, eskolako irakasleak, Udala eta Pake Toki elkartea. Bideoa hemen ikus daiteke:

Aresoko eragileen deialdia

Goizuetan deia egin dutenak honakoak dira: abesbatza, gazte asanblada, eskola, Udala, jubilatuak, Umore Ona elkartea, guraso elkartea, futbito taldea, pilota eskola, sagardozaleak eta kultur taldea.

Goizuetako eragileen deialdia, berriz, hemen dago ikusgai:

Goizuetako eragileen deialdia

 

 

maite-inda.jpg

“Giharra erakutsiko dugu 25ean”


2015(e)ko Apirilak 10

nafarroa

Nork Nafarroa, nafarroa.hitza.info.

Bi aste falta dira oraindik, baina Maite Inda (Iruñea, 1981) hasia da ekitaldi handien aurreko urduritasuna nabaritzen. Galtzak bete lan dabil Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko ordezkaria, azken xehetasunak prestatzen.