Apirilaren 25ean, Kontseiluak eta Nafarroako euskalgintzak deituta, euskararen aldeko ekitaldi indartsua eginen da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Gure eskualdean ere ekitaldi horretara joateko deia egin eta zabaldu da eta, besteak beste, Goizuetako eta Aresoko herritarrek bideo grabaketa batzuen bitartez animatu dituzte herritarrak bertara joateko.
Deialdia egiteko garaian, beraz, herri hauetako eragileak inplikatu dira, eta elkarri bota diote erronka larunbateko ekitaldian bertan izateko.
Hauek dira Areson deialdia egin duten eragileak: euskara taldea, guraso elkartea, antzerki taldea, Lagun Artea, eskolako irakasleak, Udala eta Pake Toki elkartea. Bideoa hemen ikus daiteke:
Aresoko eragileen deialdia
Goizuetan deia egin dutenak honakoak dira: abesbatza, gazte asanblada, eskola, Udala, jubilatuak, Umore Ona elkartea, guraso elkartea, futbito taldea, pilota eskola, sagardozaleak eta kultur taldea.
Goizuetako eragileen deialdia, berriz, hemen dago ikusgai:
Goizuetako eragileen deialdia