Euskara Zerbitzuak eta Gizarte Zerbitzuek, Larraun eta Lekunberriko Udalekin batera, hainbat ekintza antolatu dituzte ikasturtean zehar  12-16 urte bitarteko gazteentzako.

 

2014 urtearen erdian Lekunberriko eta Larraungo Udalekin  eta zonaldeko gazteekin bildu  ziren Euskara Zerbitzua eta Gizarte Zerbitzua,  aisialdiko proposamen bat aurkezteko asmoarekin.

 

Proposamena ilusioz jaso zen gazteen artetik, eta udalek ere modu onean ikusi zuten. Hori dela eta,  gazteek egindako proposamenak kontuan izanda,  urrian jarri zen martxan egitasmoa. Bi ekitaldi egin ziren iaz: ur festa urrian eta zinema saioa azaroan.

.../...

2015ean, berriz, honako jarduerak egin dira: sukaldaritza tailerra, batukada eta dantza afrikarrak eta larruzko gauzak egiteko tailerra.

Hilean behin jarduera bat egin da, asteburutan, normalean larunbat iluntzetan. 30-40 gazte bildu dira denera, giro ederrean.

 

Tailer hauen helburuak honakoak dira, bestek beste:

  • Aisialdia sortzailea, osasungarria, parte hartzailea eta gozamenerako izan dadin  heztea.
  • Eskualdeko gaztetxoei gizartean integratzeko eta egokitzeko baliabideak eskaintzea.
  • Eskualdeko nerabeak elkartzeko gune bat sortzea
  • Aisialdian euskararen erabilera sustatzea.

 

Ikasturteari ur festarekin emango zaio amaiera, ekainaren 6an, larunbatarekin. Iluntzeko 20:00tan elkartuko dira gazteak Lekunberriko kiroldegian. Orain arte bezala, norberak bere ogitartekoa eraman behar du etxetik, eta antolatzaileen kontura izango dira ura, freskagarriak eta zukuak. Afaldu ostean, 20:30etik 22:30 ingurura arte puzgarriak, musika eta festa izango da igerilekuan, ondo pasa eta ikasturteari behar bezalako amaiera emateko.