Kontseiluak 2014. urtean egindako neurketaren emaitza aurkeztu du. Udalen hizkuntza politika da, hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko 119 hiri eta herritan Kontseiluak neurtu duena. Neurtu den horietako bat da Leitza —gure eskualdean neurtu den bakarra—, eta emaitza zehatzak Interneten ikus daitezke, helbide honetan:
http://kontseilua.eus/udal-neurketak/
Kontseiluko ordezkariek adierazi duten moduan, egindako neurketak oso emaitza desorekatua erakutsi du, hainbat udaletan euskara normalizatzeko ahalegin handia egiten ari delako baina ia urratsik eman dutenak ere badaudelako, eta tartean era guztietako egoerak. UEMAko udalak izan ohi dira, eta Leitzakoa tartean, lau urtean behin egiten den neurketa honetan emaitzarik onena islatzen dutenak.
Kontseiluak neurketaz egin duen balorazioa, bestalde, hemen ikus daiteke:
http://kontseilua.eus/udaletako-hizkuntza-politikaren-azterketa-2015/