Urtean behin argitaratzen dute XAPO aldizkaria Goizuetako Kultur Taldeak eta Udalaren euskara zerbitzuak. Egunotan herriko etxe guztietan banatu dena XIV. zenbakia da, eta ohi bezala herria eta herritarrak ditu protagonista: erreportajeak, atzera begirako kronikak, elkarrizketak, herriko irudiak, bertsoak, herriari buruzko jakingarriak eta bitxikeriak… 28 orrialdeko aldizkariak Goizueta hobeki ezagutzeko hainbat osagai ematen ditu, eta dagoeneko herriko etxe eta baserri guztietan banatu da, denon gozagarri. Webgune honetan bertan ere aldizkariaren pdf-a ikusi eta deskarga daiteke, argitalpenak atalean.