Ziburuko ikastolak bizi duen goera makurrak elkartasun mugimendu indartsua eragin du Euskal Herrian. Mugimendu horren uhinak Aresora ere iritsi dira eta aresoarrek Seaskaren eta Kaskarotenearen aldeko diru bilketa egin dute. Bilketan 1.002 euro jaso dituzte, herritarren elkartasunaren eta eskuzabaltasunaren erakusgarri.
Iturria: www.iparraldekohitza.info
Hilaren 13an iragan zen Uztaritzeko Herriko Etxearen aurkako epaiketa, frantsesa baztertzea leporatuta. Argudio hori behin eta berriro entzun zen auzi denboran Paueko Administrazio Auzitegian, baina, funtsean, ez da deus berririk izan herriko etxearen defentsarentzat. «Ez dugu sorpresarik izan», erran zuen orduan Maite Haran Uztaritzeko axuant eta hizkuntz arduradunak. Hain justu, epaiketaren errepikapena izan zen urtarrilaren 13an: abenduaren 16an egin zuten lehen aldiz, eta, prozedura akats bategatik gibelatuta, berriro egin zuten.
.../...
Gure udaletako artxibategiek informazio eta dokumentazio interesgarri askoa gordetzen dute. Agiri zaharrak gehienetan erdaraz idatzitakoak izaten diren arren, agertzen da tarteka euskarazko aleren bat ere. Euskaraz idatzia da, hain zuzen ere, Goizuetako udal artxibategian agertutako 1840. urteko dokumentua, "Doneztebeko batallonari" buruzkoa. Pilar Untxalok aurkitu zuen Goizuetan, eta Euskara Mankomunitateak Juan Joxe Zubiri irakasle eta ikerlari goizuetarrari eman zion, azter zezan. Azterketa horren emaitza da Fontes Lingua Vasconum aldizkarian argitaratutako artikulu mamitsua, agiriaren hizkuntza azterketa xehea egiten duena.
Aldizkaria laster sarean kontsultatu ahalko da, helbide honetan:
Fontes Lingua Vasconum
Aurtengo Korrika gure eskualdeko hainbat herri zeharkatuko ditu, eta dagoeneko jakin daiteke zein egunetan eta ordutan pasako den bertatik. AEKk Korrika.eus webgunean jarri du ibilbide osoaren inguruko xehetasunak ematen dituen dokumentua. Hemen kontsulta daiteke:
Korrikaren ibilbidea
Garikoitz goikoetxea
Iturria: berria.eus
Baztango Udalaren euskara plana salatu du Nafarroako Gobernuak.
Udalean hizkuntz irizpideak jartzea legez kanpokoa dela uste du.
Udal gehiago egon daitezke jomugan
Euskara sustatzeko neurrien aurkako auzibideetan Carlos Urkijok jarri du zeresana azken hilabeteetan, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak: udalak auzitara eraman ditu euskara bultzatzeko neurriak hartu dituztelako. Ez da bakarra, ordea. Nafarroako Gobernua ere hasia da bide bereko neurriak hartzen. Helegiteak jartzen ari da udalen euskara planei, BERRIAk jakin ahal izan duenez. Baztango Udalera, esaterako, jakinarazpen bat bidali du gobernuak, esanez legearen kontrakoak direla euskara sustatzeko hartu dituzten neurriak, eta auzitara joko duela. Helegitean emandako argudioak ikusirik, oso litekeena da beste herri batzuk ere salatzea.
.../...
19. KORRIKA GURE ESKUALDEAN BARNA IBILIKO DA
Aurten Korrika Urepelen hasiko da, martxoaren 19an hain zuzen, eta gure geografia osoa iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatu ondoren, Bilbon bukatuko da martxoaren 29an. Gure eskualdetik martxoaren 20an egunez eta 20tik 21erako gauean pasako da. Aurrerago zehaztuko dira orduak.
Eta urtearekin batera hasiak dira 19. Korrikarako prestaketa lanak. Gurean ere ekin diogu Korrika batzordeak osatzeari; aste honetan Lekunberrin eta Leitzan bildu dira, eta heldu den astean Ultzaman. Bi hilabete eskas gelditzen dira motorrak berotzeko eta, beraz, batzordeak buru belarri hasiko dira lanean makinaria hori guztia puntuan jartzeko. Zuen guztion laguntza ezinbestekoa izanen da; horregatik, batzordeetan parte hartu nahi duzuen guztiok telefono hauetara deitu edo helbide hauetara mezua bidali besterik ez duzue.
AEK: 948604704, larraun@aek.org (Lekunberri)
Euskara zerbitzuak: 948510814, laga@iparmank.org (Leitza)
948504400, larbeleareuskaraz@iparmank.org (Lekunberri)
948305134, ezubioa@iparmank.org (Ultzama)
Garikoitz Goikoetxea
Itrurria: berria.eus
UPNk eta PPk ez beste talde guztiek babestu dute proposamena batzordean; osoko bilkurara joango da orain. Ikastolen egoeraz desadostasunak sortu dira.
Onartzeko bidean behin betiko lehen urratsa egin du euskararen legea aldatzeko proposamenak. Batzordean aztertu eta bozkatu dute eskaria, eta orain arteko jarrerak berretsi dituzte taldeek: D eredua eremu ez-euskaldunean eskaintzearen alde bozkatu dute PSNk, Bilduk, Aralar-Nabaik eta Ezkerrak —Geroa Baik ez, ez dagoelako batzordean—. Aurka agertu dira UPN eta PP.
Iturria: uema.eus
Duela hilabete Aduna, Arama, Altzaga, Antzuola, Bergara eta Itsasondoko udalak aktak euskaraz bidaltzeagatik helegiteak jaso zituztelako kezka agertu eta horren salaketa egin zuen UEMAk. Orain, Carlos Urkijok Amezketa, Beizama, Elgeta, Gaintza, Oiartzun, Oñati eta Usurbilgo udalak ere auzitara eramango dituela jakin dugu. Gainera, Berastegiko udalarekin egin bezala, Zeraingo Udalak UEMAn sartzeko hartutako erabakiaren aurkako helegitea ere jarri du Espainiako Gobernuaren ordezkariak.