Aurten ere ERRIGORA ekimenak arrakasta lortu du gure eskualdean. Iaz bezala aurten ere gure herrietan eskaera asko egin da eta guztira 166 saki banatuko dira gure mankomunitateak biltzen dituen eskualdeetan. Nafarroako euskalgintzari laguntzeko ekimena da ERRIGORA, Euskal Herri osoan antolatzen dena, eta aurten ere, iaz bezala,
emaitza bikaina lortu du. Aurtengo edizioaren inguruko informazio xeheagoa helbide honetan jaso daiteke:
Errigora
Ikasturte berriarekin batera, Mintzakide egitasmoa martxan da Larraunen eta Araitzen. Dagoeneko 22 lagunek eman dute izena eta bost talde osatu dira. Zuk ere euskaraz aritzeko eta hizkuntza horretan gaitasuna hobetzeko gogoa baduzu orain duzu aukera, eman izena: ane-g.m@aek.org posta helbide elektronikoan edo 655 729879 telefono zenbakira deituta.
Ikasturte berria martxan da eta gure eskualdeko euskaltegietan 89 ikaslek eman dute izena. Pasa den ikasturtearekin alderatuta igoera txiki bat izan dela esan beharra dago, iaz, 82 ikasle ibili baitziren. Guztira 12 talde osatu dira eta autoikaskuntzan 13 ikasle ari dira.
Leire Salaberriak irabazi du 2014ko Etxepare saria, haurrentzako euskarazko album ilustratuak saritzen dituena. 23 lan aurkeztu ziren aurten eta Hiltzaileak izenekoa hautatu zuen epai-mahaiak. Liburua Pamiela argitaletxeak argitaratu du eta gaur aurkeztu da Uharteko Arte Garaikide Museoan egindako ekitaldi batean. Sariaren antolatzaileak Nafarroako hainbati toki-entitate dira, tartean Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea.
Azaroa kultur ekitaldiz ederki hornitua etortzen da urtero Goizuetara, eta hala izanen da aurten ere, 1etik aurrerra eginen baita Azaro Kulturala. Goizuetako kultur taldeak antolatzen du eta ekintzak asteburuetan egiten dira, ostiral eta larunbatetan gehienak, baina baita iganderen batean ere.
Egitarauan denetik ikus daiteke: hitzaldiak, musika, antzerkia, bideoak... Herriko kontuak eta baita urrutikoak ere. Hauxe da programazioa, oso-osorik:
Iturria: www.uema.eus
Berastegiko Udalak UEMAn sartzeko hartutako erabakiari helegitea jarri dio estatuko EAEn duen ordezkariak. Berastegiko alkatearekin batera hedabideen aurrera agertu dira UEMAren Zuzendaritza Batzordeko hainbat kide. UEMAk, bat eginda, babestu du Berastegiko Udala. Agerraldian hainbat alderditako ordezkarik parte hartu dute; EHBildukoak, EAJkoak eta Independienteak.
Abian da Errigora ekimenaren “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpaina, Nafarroako hegoaldeko ekonomia eta euskalgintza bultzatzeko eta indartzeko egindako urratsa. Iaz egin zen lehendabiziko aldiz, erabat arrakastatsua izan zen, eta aurten ere martxan da. Hango produktuekin osatutako saskiak Leitzan, Areson eta Goizuetan ere eros daitezke.
Iturria: www.uema.eus
Pasa den astean, administrazio publikoko lanpostuei hizkuntza eskakizuna ezartzeko eskatu zuen UEMAk Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritza, Jusitizia eta Barne Saileko batzordean egindako agerraldian. Gaur, Bildu eta Aralar-NaBai taldeek aurkeztuta, UEMAren eskaerak jasotzen zituen mozioa eztabaidatu dute Nafarroako Parlamentuan egindako osoko bilkuran. Baina zoritxarrez, ez du nahikoa babesik jaso.