Leire Salaberriak irabazi du 2014ko Etxepare saria, haurrentzako euskarazko album ilustratuak saritzen dituena. 23 lan aurkeztu ziren aurten eta Hiltzaileak izenekoa hautatu zuen epai-mahaiak. Liburua Pamiela argitaletxeak argitaratu du eta gaur aurkeztu da Uharteko Arte Garaikide Museoan egindako ekitaldi batean. Sariaren antolatzaileak Nafarroako hainbati toki-entitate dira, tartean Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea.

 

Ekitaldian egilea bera izan da, Leire Salaberria, eta berarekin batera, toki-entitate antolatzaileen izenean, Maitane Maritorena Baztango udal ordezkaria eta Carlos Velez Garesko udal ordezkaria, baita Pello Elzaburu Pamiela argitaletxeko ordezkaria ere.

Udal ordezkariek Etxepare sariaren ibilbidea, esanahia eta garrantzia azaldu eta azpimarratu dute, baita ekimenarekin jarraitzeko konpromisoa ere. Egileak, bestalde, lanaren ezaugarri nagusiak gogorarazi ditu eta liburuarekin gozatzeko gonbita egin du, eta Pello Eltzaburuk argitalpenaren inguruko argibideak eskaini ditu.

Agerraldia bukatzeko, udal ordezkariek 2015. urteko deialdiaren ezaugarriak zein izanen diren azaldu dute.

Liburua dagoeneko eskura daiteke liburu-dendetan, eta Durangoko azokan ere aurkeztuko da