Azaroa kultur ekitaldiz ederki hornitua etortzen da urtero Goizuetara, eta hala izanen da aurten ere, 1etik aurrerra eginen baita Azaro Kulturala. Goizuetako kultur taldeak antolatzen du eta ekintzak asteburuetan egiten dira, ostiral eta larunbatetan gehienak, baina baita iganderen batean ere.

Egitarauan denetik ikus daiteke: hitzaldiak, musika, antzerkia, bideoak... Herriko kontuak eta baita urrutikoak ere. Hauxe da programazioa, oso-osorik:

Azaroak 1. Ander Olaizolaren bideo emanaldia. 19:00etan, udaletxeko ganbaran

Azaroak 7. Etiopia-Utopia fundazioaren hitzaldia. Wukro. 19:30ean, udaletxeko ganbaran Azaroak 8.. Aresoko Harria antzezlana. 17:30ean, udaletxeko ganbaran.

Azaroak 8. Umore Ona eguna. Egun osoan zehar.

Azaroak 14. Lidia Montesinosen hitzaldia, Goizuetari buruzko tesia aurkezteko. 19:00etan,  udal etxeko ganbaran

Azaroak 15. Umeentzako jokoak. 17:00etan plazan.

Azaroak 15. Euskararen Kate Hautsiak liburuaren aurkezpena. 19:00etan, udaletxeko ganbaran.

Azaroak 21. Euskal Herriko altxorretan barrena, dokumentala. 19:30ean udaletxeko ganbaran.

Azaroak 22. Sendabelarren inguruko Maika Cerderaren hitzaldia. 18:00etan Goxalin.

Azaroak 28. Errimatuz garenera arrimatuz Oskar Estangaren ikuskizuna. 19:30ean, udaletxeko ganbaran.

Azaroak 29. Artisau, nekazaritza eta azienda feria.