Ikasturte berria martxan da eta gure eskualdeko euskaltegietan 89 ikaslek eman dute izena. Pasa den ikasturtearekin alderatuta igoera txiki bat izan dela esan beharra dago, iaz, 82 ikasle ibili baitziren. Guztira 12 talde osatu dira eta autoikaskuntzan 13 ikasle ari dira.

 

Horrela osatu dira aurtengo taldeak:

AEK EUSKALTEGIA

- Lekunberri: autoikaskuntzan 13 ikasle daude eta bi talde osatu dira: A1 taldean 7 ikasle daude eta B1.1 taldean 10 ikasle daude.

- Larraintzar: bi talde osatu dira: C1.2 taldean 8 ikasle daude eta A2.1 taldean 5 ikasle ari dira.

IKA EUSKALTEGIA

- Leitza: 4 talde osatu dira: A1 taldean 8 ikasle daude, A2 taldean 6 ikasle daude, B2 taldean 5 ikasle daude eta EGA taldean beste 5 ikasle ari dira.

- Basaburua: bi talde osatu dira: A1 taldean 5 ikasle daude eta B1 taldean 6 ikasle ari dira.

- Betelu: bi talde osatu dira: A1 taldean 5 ikasle daude eta B2-C1 taldean 6 ikasle ari dira.