Ikasturte berriarekin batera, Mintzakide egitasmoa martxan da Larraunen eta Araitzen. Dagoeneko 22 lagunek eman dute izena eta bost talde osatu dira. Zuk ere euskaraz aritzeko eta hizkuntza horretan gaitasuna hobetzeko gogoa baduzu orain duzu aukera, eman izena: ane-g.m@aek.org posta helbide elektronikoan edo 655 729879 telefono zenbakira deituta.

Honako hauek dira osatutako taldeak:

- 1go taldea: Lekunberriko kantinan elkartzen dira, azteazkenetan, arratsaldeko 17:30ean. 4 lagun.

- 2. taldea: Lekunberriko Kantinan elkartzen dira, ostegunetan, arratsaldeko 17:30ean. 5 lagun.

- 3. taldea: Lekunberriko Amairu tabernan elkartzen dira, astearteetan, arratsaldeko 19:30ean. 4 lagun.

- 4. taldea: Lekunberriko Albi tabernan elkartzen dira, asteazkenetan, goizeko 9:30ean. 6 lagun.

- 5. taldea: Lekunberriko Kantinan elkartzen dira, asterteetan, arratsaldeko 18:00etan. 3 lagun.