Goiburuko tituloa

Nafarroako euskalgintzaren agerraldia


Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Nafarroako euskalgintzako hainbat kidek eta Baztango Udaleko ordezkariek agerraldi bat egin dute gaur, eta, besteak beste, Nafarroako Gobernua euskararen normalizazioaren aurka egiten ari den politika salatu dute, baita Baztango Udalari eta euskararen alde urratsak egiten ari diren instituzioei babesa eman. Bide batez, otsailaren 28rako Donostian deitua dagoen manifestaziorako deia egin dute:

Jarraian irakur daiteke Kontseiluaren webgunean argitaratutako idatzia:

.../...

nafarroako-parlamentua-2.jpg

Euskararen legea aldatzea onartu du Nafarroako Parlamentuak


Edurne Elizondo

iturria: www.berria.eus

PSN, Ezkerra, Geroa Bai, Bildu eta Aralar-NaBairen babesa jaso du erreformak, eta aldeko 27 botorekin eta aurkako 23rekin onartu dute. UPNk eta PPNk salatu dute "helburu politikoen bila" egindako proposamena izan dela eta era horretan nafarrak "euskara ikastera behartu" nahi dituztela.

Euskalgintzako ordezkaritza zabalaren presentziarekin hasi dute Nafarroako Parlamentuan euskararen legeari buruzko eztabaida. Ezkerra, Geroa Bai, Bildu eta Aralar-NaBai bat etorri dira egun indarrean dagoen legea "baztertzailea" dela, baina eskaerari erantzuten dion neurri berri bat indarrean sartu artean aldaketak oinarrizkoak direla.

.../...

Urraketek badiraute


Gotzon Hermosilla Bilbo

Iturria: www.berria.info

Kontseiluak egindako azterketaren arabera, hamar enpresatik zazpik ez dute betetzen kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen inguruko dekretua.



Datuak bat datoz Jaurlaritzak emandakoekin.



Elkarlanerako deia egin diete erakundeei

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko 123/2008 dekretuaren betetze maila baloratu zuen joan den astean Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak. Gauza bera egin zuen atzo Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Bi metodologia desberdin erabili dituzte dekretua noraino betetzen den neurtzeko: telefono bidezko inkesta egin zuen Jaurlaritzak; enpresetara joan ziren Kontseiluko kideak egoera bertatik bertara ikustera. Kasu bietan, baina, emaitzak «berdin-berdinak» izan dira, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak esan duenez: dekretua ez dira betetzen ari. Kontseiluaren ikerketaren arabera, hamar enpresatik zazpik ez dute betetzen.

.../...

cupcake-2.jpg

Pizza eta cupcake tailerra Lekunberri eta Larraungo gazteentzako


Otsailaren 19an, osteguna, pizza eta cupcakeak egiten ikasteko tailerra egingo da  Lekunberriko Kattagorri elkartean. Tailerra 19:00etan hasi eta 21:30 aldera amaituko da eta 12 urtetik 16 urtera bitarteko gazteentzako da.

Euskara Zerbitzuak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak hilabetero antolatuko dute gazteentzako aisialdiko jarduera bat, Larraungo eta Lekunberriko udalen laguntzarekin. Aisialdiko egitasmo hori iazko urrian jarri zen martxan: ur festa eta pizza-zinema saioak egin ziren, eta horien arrakasta ikusita,  bildutako gazteek egindako proposamenekin osatu da 2015eko programa.

Sukaldaritza tailer hau da izango da aurtengo lehen jarduera, eta ondorengo hilabeteetan larruzko lanak egiteko tailerra, batukada eta dantza afrikarrak eta izotz pistara irteera egingo dira, besteak beste.

Sukaldaritza saioan parte hartu nahi duten gazteek ez dute izena eman beharrik, nahikoa da egunean bertan arratsaldeko 19:00etarako Kattagorri elkartera azaltzearekin.

lurraldea-eta-hizkuntza-2015.jpg

Lurraldea eta Hizkuntza: Politika bereziak udalerri euskaldunentzat


Iturria: www.uema.eus

150 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” II. jardunaldietan. Bertan, azterketa sozioekonomiko eta soziolinguistikotik eratorritako datuak erakutsi, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresna aurkeztu, bere aplikazioa Tolosaldean ezagutu eta Katalunia eta Balear Uhartetako egoerak aztertu dituzte, besteak beste. Hizkuntzaren biziraupenerako euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea helburu duten ekimenei aterki juridikoa ematea beharrezkoa dela ondorioztatu dute.

.../...

leitza_historia_istorioak.jpg

Leitzari buruzko dibulgazio aldizkaria


LEITZA: historia, istorioak, lurra, jendea…

Lehen hola, orain hala, gero ez jakin nola

Hori da Leitzako etxebizitza guztietan banatu den aldizkariaren azalak dioena. Leitza du aztergai aldizkariak, eta herriari buruzko makina bat kontu jaso dira bertan. Euskara zerbitzuaren ekimenez, eta Kale edo bale… Balikebale! lehiaketarekin lotuta, 32 orrialdeko aldizkaria osatu eta banatu da Leitzan. Herriari buruzko hainbat jakingarri bildu eta ezagutaraztea da helburua, eta horretaz gain, herritarren artean herriaren ezagutza handitzeko eta hobetzeko gogoa piztea. Historia, gertaerak, euskara, kultura, ospakizunak, kirola, jendea, lurra, ohiturak,  istorioak… Hainbati kontu interesgarri, denon eskura, irudiz lagunduta.

Aldizkaria helbide honetan kontsultatu eta deskargatu daiteke:

Leitza: historia, istorioak, lurra, jendea...

 

Eremu euskalduna, makaltzen


Garikoitz Goikoetxea

iturria: www.berria.eus

Euskaraz dakitenen kopurua igotzen ari da Nafarroan, batez ere ahulen dagoen tokietan.



Erabilerak ez du bide bera egin: jaisten ari da.



Ezagutza eta erabilera apaldu egin dira lekurik euskaldunenetan

Motelaldian sartu ote den, euskararen garapenari buruzko gogoetetan susmo hori agertu da Nafarroan azken urteetan. Mantsotzea badagoela baieztatu du mapa soziolinguistikoak. Herrialde osoko zenbakiei erreparatuta, goraldian jarraitzen du ezagutzak: gero eta jende gehiagok daki euskaraz Nafarroan. Erabilera, aldiz, apaltzen ari da: orain dela hogei urte baino gutxiago egiten da euskaraz Nafarroako etxeetan. Beste herrialde batzuetan agertutako gaitza azaldu du Nafarroako mapa soziolinguistikoak ere: eremu erdaldunetan ari da lekua irabazten euskara etengabe, baina atzeraka hasia da herri euskaldunetan. Galera nabarmenak dira kasu batzuetan: etxeko erabilera bederatzi puntu apaldu da eremu euskaldunean. Hirutik batek egiten du euskaraz.

.../...

euskarabidea-2.jpg

Euskarabideak 2011ko mapa soziolinguistikoaren zirriborroa argitaratu du


Euskarabideak 2011ko mapa soziolinguistikoa argitaratu du. Populazioaren gaineko azkeneko zentsua 2011. urtean egin zen, eta hortik ateratako datuekin osatu da txostena. Hizkuntza gaitasuna, lehen hizkuntza eta etxeko hizkuntza dira azterketa osatzeko erabili diren aldagai nagusiak, eta 1991 eta 2001 urteko datuekin alderatzen dira datuok. Txostena gaztelania hutsean dago, eta Euskarabidearen webgunean kontsulta daiteke, helbide honetan:

2011ko mapa soziolinguistikoaren zirriborroa