Otsailaren 19an, osteguna, pizza eta cupcakeak egiten ikasteko tailerra egingo da Lekunberriko Kattagorri elkartean. Tailerra 19:00etan hasi eta 21:30 aldera amaituko da eta 12 urtetik 16 urtera bitarteko gazteentzako da.
Euskara Zerbitzuak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak hilabetero antolatuko dute gazteentzako aisialdiko jarduera bat, Larraungo eta Lekunberriko udalen laguntzarekin. Aisialdiko egitasmo hori iazko urrian jarri zen martxan: ur festa eta pizza-zinema saioak egin ziren, eta horien arrakasta ikusita, bildutako gazteek egindako proposamenekin osatu da 2015eko programa.
Sukaldaritza tailer hau da izango da aurtengo lehen jarduera, eta ondorengo hilabeteetan larruzko lanak egiteko tailerra, batukada eta dantza afrikarrak eta izotz pistara irteera egingo dira, besteak beste.
Sukaldaritza saioan parte hartu nahi duten gazteek ez dute izena eman beharrik, nahikoa da egunean bertan arratsaldeko 19:00etarako Kattagorri elkartera azaltzearekin.