19. KORRIKA GURE ESKUALDEAN BARNA IBILIKO DA
Aurten Korrika Urepelen hasiko da, martxoaren 19an hain zuzen, eta gure geografia osoa iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatu ondoren, Bilbon bukatuko da martxoaren 29an. Gure eskualdetik martxoaren 20an egunez eta 20tik 21erako gauean pasako da. Aurrerago zehaztuko dira orduak.
Eta urtearekin batera hasiak dira 19. Korrikarako prestaketa lanak. Gurean ere ekin diogu Korrika batzordeak osatzeari; aste honetan Lekunberrin eta Leitzan bildu dira, eta heldu den astean Ultzaman. Bi hilabete eskas gelditzen dira motorrak berotzeko eta, beraz, batzordeak buru belarri hasiko dira lanean makinaria hori guztia puntuan jartzeko. Zuen guztion laguntza ezinbestekoa izanen da; horregatik, batzordeetan parte hartu nahi duzuen guztiok telefono hauetara deitu edo helbide hauetara mezua bidali besterik ez duzue.
AEK: 948604704, larraun@aek.org (Lekunberri)
Euskara zerbitzuak: 948510814, laga@iparmank.org (Leitza)
948504400, larbeleareuskaraz@iparmank.org (Lekunberri)
948305134, ezubioa@iparmank.org (Ultzama)